Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Ikerbasqueren hamargarren urtemugan izan da

2017.eko apirilak 03

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte Bilboko Guggenheim Museoan Ikerbasqueren hamargarren urtemuga ospatzeko egin den ekitaldian izan dira gaur, eta bertan izan dira unibertsitateen, ikerketa-zentroen eta zentro teknologikoen hainbat ordezkari ere. Lehendakariak azpimarratu du Euskadik zientziaren arloko pertsonen alde egiten duen “apustua”, eta esan du “erreferente” bihurtu dela ikertzaileak erakartzean.   

Lehendakariak gogoratu du azken hamarkadan ekoizpen zientifikoa hirukoiztu egin dela Euskadin, eta azaldu du ikerketaren arloko inbertsioa epe laburrera funtsak itzultzen ari dela Euskadira, eta, esate baterako, Ikerbasquen inbertitutako euro bakoitzeko zuzenean bi euro itzultzen direla. “Europan ikerketa aurreratuko eskualdetzat hartzen gaituzte, eta 20 milioi eurotik gora jaso ditugu Europako Batzordetik talentua erakartzeko programak sustatzeko”, zehaztu du Urkulluk, eta berretsi du Eusko Jaurlaritzak ikerketaren aldeko apustua egiten jarraituko duela.

Eusko Jaurlaritzak 2007an sustatutako ekimenak gaur egun 143 ikertzaile finkatu eta 67 ikertzaile gazte ditu, eta Euskadiko 23 unibertsitate eta I+G-ko zentrotan egiten dute bere lana. Urte hauetan zehar, Ikerbasqueko ikertzaileek ezagutzaren arlo guztietako proiektuetan hartu dute parte, eta 4.200 lanetik gora argitaratu dituzte nazioarteko izen handiko aldizkari zientifikoetan. Komunitate zientifiko honek tokiko sistema zientifikoa sendotzen ere lagundu du, eta 125 milioi euro itzuli ditu Euskadira lehiarako finantziazioan. 2016. urtearen amaieran 723 pertsonak egiten zuten lan Ikerbasqueko ikertzaileak buru zituzten taldeetan.

Gaurko ekitaldian, hezkuntzaren eta ikerketaren munduko pertsonez gainera, Osasuneko sailburu Jon Darpón, hiru foru-aldundietako ordezkariak eta Ikerbasqueren zuzendari zientifiko Fernando Cossio ere izan dira. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2017.eko apirilak 04

    pues me alegro animo @iurkullu ,yo continuo con las turbas

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu Lehendakaria @Ikerbasque-ren hamargarren urtemugan izan zen atzo arratsaldean ➡ https://t.co/4uZCR8seIy https://t.co/JldX5wqywW

  • @Gob_eus
    2017.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu asistió ayer al décimo aniversario de @Ikerbasque ➡ https://t.co/YHEUXWaGhK https://t.co/E41G84Xlpl

Ekitaldiko kargudunak