Berriak

Azazetako 16 eraildakoen omenaldian izan da Lehendakaria

2017-04-01

Iñigo Urkullu Lehendakaria Azazetako 16 eraildakoak oroitzeko ekitaldian izan da gaur, krimen frankista haien 80. urteurrenean. Pertsona haiek, baita Arabako Lurralde Historikoan diktadura frankistaren biktima izandako guztiek ere, "demokraziarekin" eta "askatasunarekin" zuten konpromisoa nabarmendu du Lehendakariak.

Omenaldian Eusko Jaurlaritzako beste kide batzuk ere izan dira, haien artean, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Atolazabal, Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, eta Justizia eta Laneko sailburu María Jesús San José. Arabako instituzioak ere bertan izan dira, ondokoek ordezkatuta: Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, eta Arraia-Maeztuko eta Iruraitz-Gaunako alkateak. Arabako herritarrek ere parte hartu ahal izan duten omenaldian oroitzapenezko hilarri bat estalgabetu dute, hildakoen oroigarri izango dena.

16 arabar haiek 1937ko martxoaren 31tik apirilaren 1era bitarteko goizaldean hil zituzten, Azazetako mendate basotsuan, Mola jeneralak aginduta, martxoaren 27an Gasteizera egin zuen bisita batean. Pertsona haiek atxilotuta eta espetxeratuta zeuden Gasteizko kartzela probintzialean. Atxilotuak gau hartan askatu zituzten baina, kartzelaren kanpoaldean, berriro atxilotu zituen guardia zibil, errekete eta falangista talde batek. Ukondoz ukondo lotu eta, jarraian, okasiorako prest zeuden bi ibilgailutara igo zituzten. Mendian gora erail zituzten, eta ondoren erdi-ehortzita utzi zituzten aurretik zulatutako hobi batean.

Gaur goizean Lehendakariak gogorarazi duenez, haiek ez ziren matxinatu frankistek erail zituzten bakarrak izan, Araban bakarrik beste 151 hilketa izan baitziren, eta horregatik nabarmendu du memoria bizirik irauteak duen garrantzia, biktimek demokraziarekin eta askatasunarekin hartua zuten konpromisoa aintzatetsi nahi izateaz gain.

7 iruzkin
  • @mikel_uriguen
    2017-04-02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [MEMORIA HISTÓRICA] El Lehendakari @iurkullu ha acudido al homenaje de los 16 asesinados de Azazeta ➡ https://t.co/vdPqtjdFf5

  • @ConsejeroD7
    2017-04-02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [MEMORIA HISTÓRICA] El Lehendakari @iurkullu ha acudido al homenaje de los 16 asesinados de Azazeta ➡ https://t.co/vdPqtjdFf5

  • @AzalgorriBilbao

    RT @Gob_eus: [MEMORIA HISTORIKOA] Azazetako 16 eraildakoen omenaldian izan da @iurkullu Lehendakaria ➡ https://t.co/HeExp2qstB https://t.co

  • @Gob_eus
    2017-04-01

    Comentario de Twitter:
    [MEMORIA HISTORIKOA] Azazetako 16 eraildakoen omenaldian izan da @iurkullu Lehendakaria ➡ https://t.co/HeExp2qstB https://t.co/xQ3Pr6IUVl

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan