Berriak Osasuna
Eu

Kolon eta Ondesteko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak bigarren gonbidapena luzatu die xede pertsona guztiei. Euskadi, honela, lidergoan kokatu da estatu mailan eta Nazioartean, bere estaldura altua dela medio

2017.eko martxoak 31

Gaur ospatzen den Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak Gasteizen antolatu duen ekitaldian parte hartu du, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darponek. Bertan, elkarteek egiten duten kontzientziazio eta babes lan garrantzitsua goraipatu du 

Jon Darponek azpimarratu duenez, kolona bahetzeko prebentzioko populazio-programa onenetakoa du Euskadik, bere estaldura eta partaidetza altuagatik eta inbertsioari zein bitartekoen zuzkidurari eta Osakidetzako langileen inplikazioari dagokienean urte luzetan egin den esfortzuak eman duen emaitzaren kalitateagatik ere 

 Osakidetzako Programaren ikertzaileek egiazko datuetan oinarrituta egin duten bahetzearen epe ertainerako eta luzerako eraginei buruzko azterketa aitzindari batek dioenez, aipatu Programari esker kolon eta ondesteko minbiziaren heriotza-tasak % 28,1ean eta % 22,4ean egingo du behera Euskadiko gizon eta emakumetan, hurrenez hurren, eta bere intzidentziak % 17,2an eta % 14,7an egingo du behera indarrean sartu eta 30 urtera. 

 

Xede diren pertsona guztiei gonbidapena bidaltzea lortu du Kolon eta Ondesteko Minbizia Goiz Detektatzeko Osakidetzako programak, bigarren bueltan, martxo honetan zehar. Honela, Programak lidergoa hartu du beste AE guztien aurretik, horietako gehienek ez baitute beren lehen eta bigarren buelta bukatu, Euskadi baino lehenago hasi arren bahetze-programarekin.

Programak bultzada handia jaso du azken lau urteotan. Epe horretan, lehen gonbidapena bidali zaie Programaren xede diren 50 eta 69 urte bitarteko pertsona guztiei eta, orain, bigarren gonbidapena bidali zaie ere. Horrek esan nahi du bere estaldura-maila oso altua dela eta kolon eta ondesteko minbizia prebenitzeko populazio-programarik onenetakoa dela, Estatu mailan zein nazioartean, estaldura, kalitatea eta partaidetzari dagokienean. Urte amaierarako, halaber, aipatu pertsonen % 80ak hirugarren gonbidapena esku artean izango du.

Horrela azaldu du gaur Osasuneko sailburu Jon Darponek Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteak gaur ospatzen den Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Gasteizen antolatu duen ekitaldian. Bertan, bere babesa eta aitortza adierazi die minbiziaren aurkako elkarteei eta Aliantzari, egiten duten sentsibilizazio-lan bikainagatik eta gaixoei ematen dieten laguntzagatik ere, Osasuneko sailburuak adierazi duenez, eskaintzen duten laguntzaz aparte, elkarteak funtsezko habeak baitira gaixotasunari aurre egin eta bahetze-programetan parte hartzeak duen garrantzia gizarte osoan zabaltzeko, bahetzeak minbiziaren intzidentzia eta heriotza-tasa murrizten baititu.

Jon Darponek, halaber, Kolon eta Ondesteko Minbizia Goiz Detektatzeko Programaren emaitza onak nabarmendu ditu. Emaitza horiek urte hauetan inbertsioari zein bitartekoen zuzkidurari eta Osakidetzako langileen inplikazioari dagokienean egin den etengabeko esfortzu eta lanaren ondorio direla esan eta Osasun SailakKolon eta Ondesteko Minbizia Goiz Detektatzeko Programaren (KOMDP) eta Osakidetzak sarbide unibertsala bermatuz eta arreta integratua eta kalitatezkoa eskaintzen martxan dituen beste programa guztien alde apustu egiten jarraituko duela berretsi du. Azkenik, bahetze-programetan parte hartzera deitu du, minbiziari aurre egiteko armarik onena direlako, ohitura osasuntsuak hartzearekin batera.

Duela gutxi, Kolon eta Ondesteko Minbizia Detektatzeko Programako zenbait ikertzailek Programak epe ertainera eta luzera izango duen eragina aztertu dute. Osasun Sailak diruz lagundu duen ikerketa hau aitzindaria izan da Europa mailan, intzidentzia, heriotza-tasa, gonbidatutako pertsona, parte-hartze eta emaitzen inguruko egiazko datutan oinarritu baita. Bahetze-programari esker lorturiko emaitzen arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren heriotza-tasak % 28,1ean eta % 22,4ean egingo du behera Euskadiko gizon eta emakumetan, hurrenez hurren; eta bere intzidentziak % 17,2an eta % 14,7an egingo du behera, indarrean sartu eta 30 urtera. Era berean, ikerketan ikusi ahal izan denez heriotza-tasa zein intzidentzia Programa abiarazi eta hirugarren eta hamargarren urtetik aurrera hasten dira behera egiten, hurrenez hurren. Zenbaki horiek hobetzeko aukera legoke, parte-hartzea datozen urteotan handituko balitz.

Euskadiko KOMDP programak parte-hartze maila altuenetakoa du Estatu mailan indarrean dauden programen artean, urtetik urtera hazi egin den parte-hartzea, 2016n % 71,3ra iritsi arte, Europako Kalitate Gidaren gomendioa (% 65) baino askoz ere gorago. Zentzu horretan, Programaren nahia da parte-hartzea sustatzen jarraitzea, gizonen artean bereziki, azken urteotan gora egin badu ere emakumeen parte-hartzearen azpitik jarraitzen baitu, nahiz eta gizonak izan lesio premalignoak eta minbizia izateko arriskurik handiena dutenak.

Era berean, Programan parte hartu ahal izateko zailtasun handiak dituzten pertsonei zinezko gonbidapena bidaltze aldera lan egiten du sailak (espetxeratuei, esaterako).

 

 KOMDParen balantzea

 

Kolon eta ondesteko minbiziak bigarren intzidentziarik handiena du Euskadiko emakume zein gizonen artean, bularreko minbiziaren atzetik emakumeen kasuan eta prostatako minbiziaren atzetik gizonen artean.

Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programak berak eskainitako datuen arabera, bahetzeak 23.092 lesio premaligno (adenoma aurreratuak) eta gaizto (minbizi inbaditzaileak) tratatzea ahalbidetu du 2016ko amaierara arte: % 70,1a gizonetan diagnostikatu zen eta % 29,9a emakumetan. Horietatik, 3.135 diagnostiko 2016n bertan egin ziren.

Urte hauetan diagnostikatu diren minbizi inbaditzaile guztietatik, % 66a hasierako fasetan (I-II) aurkitu zen eta horrek bizirik irauteko aukerak asko handitzen ditu: % 95etik gorako aukera bost urtera. Lehen portzentaje hori bahetzea 2009n egiten hasi baino lehen ematen zen egoera baino askoz hobeagoa da, orduan diagnostikatutako minbizien % 40a besterik ez baitzegoen hasierako fasetan.

Lesio premalignoen % 100a endoskopia bidez erauzteaz gain, minbizi inbaditzaileen % 29a kolonoskopia egiteko unean bertan erauzia izan zen.

Programaren xedea dira 50-69 urte bitarteko 591.744 pertsona; horietako % 51,4a emakumeak dira.  EUSTATen biztanleria-datuen arabera, aurrekoek Euskadiko biztanleriaren % 27,2a suposatzen dute.

Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programak Gorozkietan ezkutuan datzan odolaren proba erabiltzen du, bi urtean behin: etxean jasotzen den kit baten bidez egiten den proba erraza. Proba egin eta gero pertsonak osasun zentrora eramango du aipatua, inolako burokrazia-izapideren beharrik gabe, eta handik egun gutxira emaitza posta bidez jasoko du.

Emaitza positiboa bada, lehen-mailako arretako medikuak pertsona honi ospitalera bideratuko du kolonoskopia bat egin diezaioten; erizainek prestakuntza-informazio eta gomendio guztiak emango diote, kolonoskopia kalitate handikoa izan dadin. Kolonoskopia guztiak sedazio bidez egiten dira Osakidetzan, erreferentziazko ospitaletan. 

 

 

Gasteiz, 2017ko martxoaren 31

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko apirilak 10

    Es la primera vez que recibo la carta informativa, pero han transcurrido muchos días y aun no he recibido el material de recogida de la muestra.
    ¿Cuando lo recibiré o debo pasar yo por algún centro a recogerla?

Ekitaldiko kargudunak