Eu

21.183 pertsonak hasiko dituzte gaur Euskal Administrazio Publikoko lan-poltsa kualifikatuetakoren bat betetzeko hautaketa-probak

2017.eko apirilak 01
  • Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:30era arte egingo dituzte azterketa desberdinak Barakaldoko BECen. Bertan, dispositibo bat prestatu du IVAPek, non 150 pertsona baino gehiagok esku hartuko duten.
  • Hautaketa-prozesua gainditzen dutenak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean eta dagozkion Erakunde Autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko lan-poltsetan sartuko dira, ekainetik aurrera.
  • Hona hemen hautagaiaren profil tipoa:emakumea, 30-39 urte bitartekoa, 3. hizkuntza-eskakizuna edo EGA duena, eta Bizkaian bizi dena.
  • Deialdi honekin, Eusko Jaurlaritzak lan-aukerak eskaini nahi dizkie gazteei eta, aldi berean, Euskal Administrazio Publikoaren zerbitzura diharduen pertsonala gaztetzea du helburu.

Gaur hasten dira lan-poltsa kualifikatuetakoren bat betetzeko hautaketa-probak. Proba hauek gainditzen dituztenek Euskal Administrazio Publikoko lanpostu bat betetzeko aukera izango dute bitarteko funtzionario gisa edo aldi baterako lan-kontratudun gisa. Lan-poltsa kualifikatuak ekainaren inguruan beteta geratu ahal izatea da Gobernuaren asmoa.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP) arduratu da hautaketa-prozesu hau antolatzeaz, non 150 pertsonak baino gehiagok esku hartzen duten: 9 ebaluazio-epaimahai, 4 pertsonak osatutakoak, eta proben garapenean laguntzaile gisa jardungo duten 140 pertsona: probetan zaintzen jardungo duen taldea, talde sanitarioa, segurtasunekoa eta abar.

21.183 pertsona aurkeztuko dira proba teorikoetara, Barakaldoko BECen, gaurko egunean zehar garatuko direnetara:

KATEGORIA

HAUTAGAIAK

AZTERKETA ORDUA

Administrazioko Goi-mailako Kidegoa

6.264

11:00h

Zuzenbidea

1.888

15:30h

Artxiboa, Liburutegia eta Dokumentazioa (HE3)

1.282

17:30h

Administrazioko Kidegoa (HE2)

6.803

9:00h

Osasun Publikoa (HE3)

1.134

15:30h

Lan Orientabidea

3.812

13:00h

GUZTIRA

21.183

 

Gainera, Eusko Jaularitzak hautaketa-prozesu bati eman dio hasiera zazpigarren lan-poltsa bat osatzeko: enpresa-medikuntza. Prozesu honetan 40 pertsona onartu dira dagoeneko, ezagutza-azterketarik egingo ez dutenak, lan-poltsa hau merezimenduzko lehiaketa bidez bakarrik sartuko baita.

HAUTAGAIAREN PROFIL TIPOA

Hau da lan-aukera hau betetzeko pertsonaren batez besteko profil tipoa: emakumea, 30-39 urte bitartekoa, 3. hizkuntza-eskakizuna edo EGA duena, eta Bizkaian bizi dena.

(TAULAK)

KONPROMISOA ENPLEGU PUBLIKOAREKIN

Lan-poltsen deialdi hau, legealdi honetan lehena, Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin hartua dun konpromisotik sortu da. Prozesu honen bidez, Gobernuak lan-aukerak eskaini nahi dizkie gazteei –langabezia-tasa handiena duen kolektiboa- eta, aldi berean, Euskal Administrazio Publikoaren zerbitzura diharduen pertsonala gaztetzea du helburu, Eusko Jaurlaritzak 2017. urte honetan landuko duen “Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa 2020”-ren helburuetako bat, hain zuzen ere.

Era berean, deialdi honen bidez arintasun eta eraginkortasun handiagoaz bermatzen dira Euskal Administrazio Orokorreko ordezkapenak, hautagaien publizitate, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bermatuz.

 

*Ohar osoa eskuragarri hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak