Berriak Osasuna
Eu

Larrialdietako zerbitzua, Urdulizko Ospitaleak abian jarriko duen hurrengoa. Ospitaleak 29.000 kontsultatik gora artatu eta 18.000 frogatik gora egin ditu

2017.eko martxoak 31

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburua eta Osakidetzako Zuzendari Nagusia eskualdeko alkateekin bildu dira beste behin, ospitale berriko zerbitzuak irekitzeko pixkanakako prozesua aurrez aurre azaltzeko

 

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitaleak zerbitzu berrien irekierarekin jarraituko du datozen astetan eta lehenik, Larrialdietako zerbitzua jarriko da abian. Honela iragarri dute Osasuneko Sailburu Jon Darponek eta Osakidetzako Zuzendari Nagusi Maria Jesus Mugicak, Uribe osasun eskualdeko alkateekin gaur goizean egin duten lan-bileran. Bileraren xedea zen 38.000 metro karratuko ospitale honetan aurreikusita dauden zerbitzu berrien gauzatzeaz eta sindikatuek ospitaleko ikuztegi, garbiketa eta sukaldaritza zerbitzua kanpo ateratzearen aurka jarri dituzten helegiteen ondorioz ospitalizazio zerbitzuaren irekieran dagoen atzerapenaz informatzea eskualde horretako tokiko agintari nagusiei.

 

Honela, ondoko astetan Larrialdietako zerbitzua abian jarriko dela iragarri zaie eskualdeko alkateei eta, halaber, Kanpo Kontsultetako zerbitzua ondoko medikuntza espezialitate berrien irekiarekin handitu egingo dela jakinarazi zaie ere: Endoskopia Zerbitzua eta Kirurgia Handi Anbulatorioko kirofanoak. Zentzu horretan, ireki osteko lehen hilabeteotan ospitaleak izan duen jarduera azaldu zaie ere bertaratutako alkateei: 29.000 kontsultatik gora eta 18.000 frogatik gora

Osasun Saileko eta Osakidetzako arduradunek Uribe eskualdeko alkateekin izan duten hirugarren bileran zehar adierazi denez, ospitalizazio zerbitzuaren funtzionamendua bermatzeko dena prest badago ere garbiketa, ikuztegia eta sukaldaritza zerbitzuak kanpora ateratzearen aurka sindikatuek aurkeztu duen helegitea onartzeko KEAOk hartu duen erabakia dela medio, zerbitzuaren irekiera atzeratu beharko da. Zentzu horretan, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari KEAOren erabakia etetea eskatuko zaiola aurreratu zaie alkateei, hori eginda Osakidetzako beste eskualdeko ospitale guztiek duten kudeaketa-sistema berbera izango baitu Urdulizko Alfredo Espinosa. Zentzu horretan, Osasun Saileko eta Osakidetzako arduradunek beste behin berretsi dute Osakidetzan, erakunde publiko gehienetan bezalaxe, garbiketa, ikuztegi eta sukaldaritza zerbitzua espezializatutako enpresen esku uztea erabakirik egokiena dela, funtzionario publikoen eskutan utzi ordez

Azkenik, Urdulizko ospitalearen arreta jasoko duten udalerrien alkateak zerbitzuen garapenaren eta irekiaren inguruan unean-unean jakinaren gainean izateko konpromisoa hartu dute Sailburuak zein Osakidetzako Zuzendaritzak. Apiatu garapena prozesu zaila da beti ere tamaina honetako ospitale batean. Eta amaitzeko, ospitale osoa ahalik eta azkarren irekitzeko xedearekin elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute ere, eskualdeko 175.000 biztanleen mesederako. 

 

 

Bilbo, 2017ko martxoaren 31

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ainhoappy
    2017.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Urgencias, próximo servicio en incorporarse a la cartera de prestaciones del Hospital de #Urduliz ➡ https://t.co/xbfKwm2whR

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    #Larrialdi-etako zerbitzua, #Urduliz-ko Ospitaleak abian jarriko duen hurrengoa ➡ https://t.co/PyR71vyPf9 https://t.co/M8l4EPrAR8