Berriak
Eu

Julian Celaya, Elvira Cortajarena eta Aizpea Goenaga euskal gizataldearen ordezkariekin bildu ziren Argentinan

2010.eko azaroak 10

Julian Celaya, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendariak, Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Mercosurrentzako duen Ordezkariak, eta Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendariak, Federación de Entidades Vasco Argentinas - FEVAko bileran parte hartu zuten Mar del Platako Euskal Astearen ospakizunaren  barne. Baita Federación  de Instituciones Vascas de Uruguay - FIVU eta Brasiletik etorritako gizataldearen Ordezkariekin ere elkartu ziren.

Julian Celayak jendeaurreko agerraldian Mar del Platako euskal etxearen zuzendaritza - batzordea eta baita FEVA ere, gizatalde euskal - argentinoaren bilera jendetsuaren antolaketa eraginkorragatik zoriodu zituen .


Baita FEVAk ere, Julian Celaya eta Elvira Cortajarenari beraien lan eta arduragatik diploma bat eman zien.


FEVAren batzarraren aurrean, beste behin Julian Celayak instituzio eta pertsonen arteko errespetoa mantentzea beharrezkoa dela nabarmendu eta plazaratu zuen. Euskal emigratzaileen ondorengoen artean dauden ezberdintasun ideologikoak eta baita gaur egungo Eusko Jaurlaritzarekin eduki ditzaketen tirabirak ere ez dira erlazio adeitsu bat izateko oztopo bat izan behar.


Baita bere zuzendaritzak ematen dituen diru-laguntza programei buruz ere hitz egin zuen. Hauen bidez euskal etxeen ekimenak aurrera eraman daitezke baina gehienei lagundu arren ez da behar guztietara iristen. "Lehen ez zegoen toperik. Baina instituzio gehiagora iristeko tope bat jarri dugu eta  hala ta guztiz ere diru-laguntzak ez dira eskatzen duten guztientzat iristen", argitu zuen Celayak.


Gizataldeen Zuzendariak hauek eta beste hainbat gai Aholku Batzordean hitz egingo direla gogorarazi zuen, honako hau datorren abenduan izango delarik  eta 2011 Gizataldeen Biltzarrarako prestakunta bat suposatuko duelarik.


Bestalde Ordezkariak euskal etxeetara egindako bisitetan izandako harrera ederra eskertu zuen eta aipatu ere, nola euskal etxe askotan hunkitzen ziren Eusko Jaurlaritzako Ordezkari baten lehendabiziko bisita izanagatik. Elvira Cortajarenak dagoeneko Mercosurreko euskal etxeen % 78a ezagutu ahal izan duela azaldu zuen. Bere lana egiteko euskal etxeak eta bere partaideak  pertsonalki ezagutzea zein garrantzitsua den azpimarratu zuen. "Nire ustez dezente aberastu gaitu ez bakarrik Ordezkaritzari baizik eta batak besteari. Ez da gauza bera euskal etxe batek diru-laguntza eskaera bat egitea eta ez lekua,  ez  zuzendaritza batzordea, ez aurpegi, ez begirk ezagutzea."


Bestalde Cortajarenak gizataldearen barne egoera larrietan dauden pertsonak laguntzeko ditugun tresnak erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen.Kampoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren programekin lotuta, Ordezkariak azaldu zuen "egoera larrian dauden pertsonen kasuekin ahalegin bat egin behar dugu gaizki dauden pertsonak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jado ditzaten edo kasu batzuetan Enbaxadaren lan sailaren bidez pentsioak izateko eskubidea lor dezaten eta informazio falta ez izatea".

Iruzkin bat
  • 2010.eko azaroak 11

    Zorionak a la delegación del Gobierno en Argentina por el magnífico trabajo que está desarrollando. Y felicidades también a Irekia por reunir en su web el trabajo de las distintas delegaciones del Gobierno en América. Echo un poco de menos detalles sobre la delegación en América del Norte, pero el resultado es muy bueno.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Julian Celaya, Elvira Cortajarena eta Aizpea Goenaga