Eu

Irungo trenbide gunea aktibatzeko lehenengo urratsa eman da

2017.eko martxoak 31

Gaur goizean, Antonio Aiz EJko Garraio sailburuordea, Juan Bravo ADIFeko presidentea, José Antonio Santano Irungo alkatea eta Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatua  bildu dira.     

Irungo Udaletxeko areto nagusian, instituzioak bildu dira gaur, ostiralean, hiriko trenbide gunearen etorkizunaz hitz egiteko. Bilera horretan, José Antonio Santano Irungo alkateak, Juan Bravo ADIFeko presidenteak, Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuordeak eta Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolamenduko diputatuak parte hartu dute; eta, ordezkaritza bakoitzetik, beste kide eta teknikari batzuk ere izan dira bertan.

Bilera horretan, 2011n instituzio guztiek sinatutako trenbide gunearen protokoloaren ildo nagusiak aztertu dira, eta bereziki, garatu beharreko lehenengo faseaz hitz egin dute; hain zuzen, Irungo Aduana kaletik hurbilen dauden lurretan egingo dutenaz. 56.000 m2 baino gehiago dituen eremua da, eta gaur egun, partzela batzuk ez dira erabili ere egiten; hain zuzen, aduana zaharraren instalazioak eta tren-erabilerarakoak zeuden partzelak dira. Lur gehienak ADIFen jabetzakoak dira, baina badira Zerga Agentziaren eta Irungo Udalaren jabetzako lurzoruak, eta baita Euskotrenen egungo trazadurari dagozkionak ere.

Lan-mahai partekatua

Bilera horretan, erabaki da mahai tekniko bat aktibatzea, Aduana kaleko lehenengo fase horretan lanean hasteko. ADIFen aldetik, gune horietako gehienen titularra baita, eremu horretan lurzorua desafektatzen hastea planteatzen da. Udalaren aldetik, berriz, dagokion izapidea egingo da plangintzan aldaketa egiteko, urrats hori egitea beharrezkoa baita ingurune hori, trenbidetik oso hurbil dagoena, zertarako erabiliko den zehaztu aurretik. Aktuazio eremuan barruan sartuko da Euskotren-en ibilbidea egungo espazio urbanoan hobe integratzea, Topoari dagozkion lurzoruak etorkizuneko garapenean txertatuz. hobea txertatuko da ere sartuko da, Topoaren lurrak hirigintza mailan integratuagoak geratzeko.

Era berean, indarrean dauden garraio-modua ezberdinen intermodalitatea eta funtzionaltasuna aztertuko dira, hau da, autobus geltokia, aldiriko trenen geltokia, abiadura handiko trenaren geltokia, eta Colon-en dagoen Topoaren geltokia

Halaber, aurreikusita dago mahai teknikoan eman daitezkeen aurrerapen horien guztien jarraipena egitea eta baliozkotzea aldeek osatutako mahai politiko batean.

Instituzioarteko bilera hori amaitzeko, Aduana kalearen inguruetara eta ADIFen geltokira, trenbide-plaiaren ondora joan dira, gunea eta haren egoera zuzen-zuzenean ezagutzera.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EvaFernandezTol
    2017.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Primer paso para activar el espacio ferroviario de #Irun [Reunión GV, Dipu, Ayunta, ADIF] https://t.co/zDlugda7EW https://t.…

  • @jasantano
    2017.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #Irun-go trenbide gunea aktibatzeko lehenengo urratsa eman da [ADIF, GV, Dipu, Udala #bilera] https://t.co/VasQiBxCuv https://

  • @jasantano
    2017.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: Primer paso para activar el espacio ferroviario de #Irun [Reunión GV, Dipu, Ayunta, ADIF] https://t.co/zDlugda7EW https://t.…

  • @deiEJGV
    2017.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    Primer paso para activar el espacio ferroviario de #Irun [Reunión GV, Dipu, Ayunta, ADIF] https://t.co/zDlugda7EW https://t.co/WNjTEC6veL

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • ADIFeko presidentearekin Juan Bravo, Irungo alkate Jose Antonio Santano,eta Gipuzkoako Garraio Diputatu Marisol Garmendia