Eu

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea Otxandion izan da gaur, Korrika 2017ko hasiera ekitaldian

2017.eko martxoak 30

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran Korrika 2017ko hasierako ekitaldian izan da gaur, Otxandion. Lehen hitzordu honetan izateaz gain, sailburuordeak gaueko 21.00etan hartuko du Korrikaren lekukoa Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta erakundearen beste ordezkariekin batera.

Miren Dobaran sailburuordeak Eusko Jaurlaritzaren babesa nabarmendu du eta euskararen biziberritze prozesuan duen garrantzia adierazi du: “Ilusioz beteriko ekitaldia izan da, eta milaka hiritarren euskararekiko konpromisoaren adierazle da. Eusko Jaurlaritzak ere bere babesa erakutsi nahi izan dio lasterketa herrikoi arrakastatsu honi eta nabarmendu nahi dugu helduen euskalduntzeak duen garrantzia. Honen moduko ekimenek, gainera, indar handia dute euskara ez dakiten hiritarrak euskarara erakartzeko”.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak datorren asteartean, apirilak 4, hartuko du parte Korrikan, Irun eta Hendaia bitarteko kilometroetan. Berarekin batera euskararen lurraldeetako beste erakundeetako ordezkariak izango dira, baita euskalgintzako hainbat eragileetako ordezkariak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak