Nola zaindu diabetesa
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak eta Gasteizko Udalak lantalde bat sortu dute Arabako Mugikortasun Agintaritza diseinatzeko

2017-03-30

Gaur egingo du lehen bilkura, Foru jauregian

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko udalak lantalde bat sortu dute Arabako Mugikortasun Agintaritza diseinatu eta abian jartzeko. Organo horrek, besteak beste, ordainketa sistema komuna (BAT txartela) kudeatzearen eta ustiatzearen ardura izango du, bai eta hiri mugikortasun planak eta plan intermodalak jorratzearen, aztertzearen eta egitean parte hartzearen ardura ere.

Lantalde horrek gaur egin du bere lehen lan bilera, Araban garraio arloan eskumenak dituzten hiru erakunde publikoek agintaldia hasi zenetik dituzten harremanen harira. Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak horrela jarraipena ematen diete garraio publikoa hobetzeko 2015eko bukaeran izenpetutako lankidetzarako esparru-hitzarmenari eta tranbia handitzeko 2016an izenpetutako hitzarmenari.

Hiru administrazio horien asmo da Arabako herritarrei eskaintzen zaien garraioaren zerbitzu publikoa hobetzea, bai eta ere BAT txartelaren bidez haren erabilera erraztea eta erabiltzaileei arreta eskaintzeko teknologia hobekuntzak apurka-apurka sartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)