Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eu

Aktibatu 2017 hasi da Tolosan

2017.eko martxoak 30

Harkaitz Millán, Basquetour-eko zuzendariak parte hartu du goizean natura turismo iraunkorraren V. jardunaldien inaugurazioan. Erakunde arteko lankidetza, sektorearekin kolaborazioa, natura turismoaren bultzada eta turismoak lortutako garrantzia Eusko Jaurlaritzaren sail berriarekin izan dira bere hitzaldiaren ideia nagusiak.

Gaur goizean inauguratu da, Tolosako TOPIC Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroan, Aktibatu 2017, Natura-turismo iraunkorraren V. Jardunaldiak. Ekitaldian Ekaitz Zubeltzu, Bizibiziki erakunde antolatzailekoa; Olatz Peón, Tolosako alkatea eta Tolosaldea Garatzeneko presidentea; Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria; Harkaitz Millán Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendaria eta Yolanda Perdomo, 2017 Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urtea antolatu duen OMT-Turismoaren Munduko Erakundearen ordezkaria izan dira.

Bere hitzaldian, Harkaitz Millánek turismoaren egungo egoeraz ezagutza sakonagoa izateko hain ekimen interesgarriak gauzatzeko “erakundeen arteko koordinazioaren eta sektoreakin kolaborazioaren garrantzia” azpimarratu du. Basquetour-eko zuzendariak gaineratu du “Jaurlaritzatik natura-turismoa eta jomugaren jasangarritasuna bultzatzen ari direla” eta baita euskal exekutiboaren sail berriarekin “turismoak hartu duen garrantzia”.


Aktibatu 2017 gaur eta bihar egun osoan ospatuko da eta natura-turismoan eta jasangarritasunean profesionalak eta aditu ezagunak bilduko ditu. Aurreko edizioetan bezala, jardunaldiak sektoreko profesionalak, enpresaburuak, tokiko eta eskualdeetako eragile publikoak biltzen dituen etengabeko trebakuntzarako eta dibulgaziorako elkargunea izango dira.


Lehen eguna hitzaldien txanda izango da, eta arratsalde partean berriz, jarduera desberdinak antolatuko dira: enpresa-proiektu esanguratsu eta arrakastatsuen aurkezpenak eta networking saioa (profesionalen arteko bilerak eta hartu-emanak bultzatzeko gunea), sektoreko profesionalen arteko harremanak eta lankidetzak suspertzeko helburuarekin.


Bigarren egunean, aldiz, formakuntza saioak eta esperientzia turistikoak bizitzeko aukerak izango dira. Goiz osoan zehar gai desberdinak sakonago lantzeko formakuntza saio teoriko-praktikoak izango dira. Ondoren, Tolosan barrera burutuko dira esperientzia turistikoak.


AKTIBATU 2017 jardunaldiek Basquetour, Gipuzkoako Foru Aldundia, Tolosaldea Garatzen, Tolosaldea Saretzen eta Tolosako Udala erakundeen babesa jaso dute, besteak beste. Natura-turismo iraunkorraren V. Jardunaldiek OMTak bultzatutako 2017 Garapenerako Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtea babesten dute.

Informazio gehiago: www.aktibatu.com 
 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)