Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza Korrikarekin

2017.eko martxoak 30

Osasun Saileko eta Osakidetzako arduradunek 20. Korrikaren lekukoa eramango dute gaur arratsaldean, Vitoria-Gasteizko kaleetan, euskararen aldeko lasterketa herrikoiari babesa emateko. Era berean, Osakidetzako zerbitzuen kalitatea hobetzeko helburuarekin, euskararen normalizazioaren eta erabileraren aldeko konpromiso argia azaldu nahi dute. 

Osakidetzaren eta Osasun Sailaren beraren hainbat erakunde ordezkatuko dituzten 14 ordezkaritzek Korrikaren tarte jakin bat eskuratu dute Euskal Herrian zeharreko ibilbide osoan. Era berean, eta aurreko ekitaldietan bezalaxe, Osakidetzaren zerbitzuetako langile kopuru handi batek bere ekimenez hartuko du parte lasterketan. 

Maria Jesús Mugica Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiak aditzera eman duenez, Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren (2013-2019) bidez, Osakidetzak eta Osasun Sailak erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta osasun-arretaren kalitatea hobetzeko apustu irmoa egin dute, eta, langile guztien ahaleginari esker, ari da erronka horretan aurrera egiten. Oraingo hau horren adierazpen sinbolikoa da. 

Izatez, adierazi du azken hamarkadan hirukoiztu egin dela beren lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna lortu duten Osakidetzako langileen kopurua eta, hartara, lantaldearen heren batek lortu duela. 

Aldi berean, eta Osakidetza garatzen ari den “Lagundu egiguzu hobetzen: aukeratu zure hizkuntza” kanpainaren testuinguruan, ia 150.000 erabiltzailek hautatu dute lehentasunez euskaraz artatzea.  

Osakidetzako zuzendari nagusiaren arabera, Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planak aukera eman du zerbitzu elebidunen eskaintza zabaltzeko, dokumentazio klinikoan eta informazio-sistemetan euskararen erabilera gehitzeko, edo langileen hizkuntza-trebakuntzan aurrera egiteko, besteak beste.

 

2017-03-30

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pediaguibel
    2017.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud del Gobierno Vasco y Osakidetza, con la korrika https://t.co/QJXwgXQqiu

  • @jeslarra
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de Salud del Gobierno Vasco y Osakidetza, con la #korrika ➡ https://t.co/73zBY0alPV #batzuk https://t.c

  • @jeslarra
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza #Korrika-rekin ➡ https://t.co/yUphOYv9uw #batzuk https://t.co/oX0CyWolkP

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza #Korrika-rekin ➡ https://t.co/yUphOYv9uw #batzuk https://t.co/oX0CyWolkP