Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria bat dator herritarrekin Gobernuaren lehentasunezko ekintza izan dadila enplegua sortzea eta ekonomia haztea

2017.eko martxoak 31
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu Lehendakariak zuzenean erantzun die gaur #UrkulluTopaketa ekimenean egindako galderei

Iñigo Urkullu Lehendakariak 20 galderari erantzun die gaur, #UrkulluTopaketa ekimenaren esparruan sare sozialetatik herritarrek egin dizkien artean boto gehien jaso dituzten galderei. Elkarrizketan zehar, gizartearen kezka nagusia egoera ekonomikoa eta enplegu-aukerak direla aitortu du Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzaren lehentasunarekin bat etorriz. Zentzu horretan, 20.000 gaztek lan-aukera bat izan dezaten lortzeko konpromisoa azpimarratu du.

Aste honetan bertan, Gobernu Kontseiluak Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren Esparru Programa onetsi du, 8.800 milioi euroko aurrekontua duena. “Enplegua da Gobernu honen helburu nagusia, eta gure erronka da langabezia-tasa %10etik behera murriztea, 2020a baino lehen”, ziurtatu du elkarrizketan. Gainera, gogorarazi duenez, 2013az geroztik ari da enplegua sortzen, nahiz eta onartu duen kalitateko enplegua sortzea dela oraingo erronka.

Zerbitzu publikoei dagokienez, Hezkuntzari zehazki –Topaketa honetan jakin-min handien piztu duen gaia–, azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak ikasgeletarako zuzendutako aurrekontua hazten ari dela nabarmendu du Lehendakariak. Aurten, zehazki, 2.575 milioiko aurrekontua du, %10 gehiago 2013aren aldean. Dena den, Urkulluk aitortu duenez, badago hobetzeko marjina, eta horretarako hezkuntza-komunitatearekin adostasuna lortzeko eskatu du.

Topaketa berri honetan galdera ugari DSBEn oinarritutakoak izan dira: herritarrei pobrezia-egoeretatik atertzea ahalbidetzen dieten laguntzak, Lehendakariak onartu duenez.  Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin du 2018z geroztik diru-laguntza horien kopurua eta duela gutxi neurrien dekalogo bat aurkeztu du iruzurra edo bidegabeko kobrantzak saihesteko.  Gainera, Lehendakariak jakinarazi duenez, datorren maiatzaren 15ean Eusko Jaurlaritzak DSBEri buruzko txosten osatu bat aurkeztuko du Legebiltzarraren aurrean, oinarrizko zerbitzu hau hobetzeko neurri estrukturalak proposatzen dituena.

LEP ERTZAINTZA

Ertzaintzaren XXVI. promozioari buruz galde egin zaionean, Euskadin segurtasuna bermatzeak duen garrantzia azpimarratu du Lehendakariak, eta horretarako belaunaldi arteko erreleboa ezinbestekoa dela adierazi du. Zentzu horretan, azpimarratu duenez, plazak berritzeko Gobernu zentralarekin lortutako akordioa “aldebiko harreman" baten ondorio da, "berdinen artekoa", Exekutibo zentralaren eta euskal exekutiboaren artekoa, eta Euskadiren Autogobernuari dagozkion gainerako gaietara ere eraman ahal izango dela espero du. 

Planteatutako galderen zerrenda osoa

Zuzeneko emanaldian erantzun gabeko galderei emandako erantzunen zerrenda

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2017.eko apirilak 04

    pues me alegro mucho @iurkullu

  • @rgartzia
    2017.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari considera imprescindible el relevo generacional de la @ertzaintzaEJGV https://t.co/KqmzcoGEek

Ekitaldiko kargudunak