Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko Estatuko behatokian parte hartu du Emakundek

2017.eko martxoak 30

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, gaur goizean Madrilen bildutako Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko Estatuko behatokian parte hartu du. Bertan Landaidak gogoratu du zein garrantzitsua den udalek konpetentziak mantentzea alor honetan. Izan ere, Euskadin erakunde guztietan mantendu dira konpetentzia horiek eta emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko aurrekontuak, baina ez da horrela beste komunitateetan. Erakunden arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu Landaidak. 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak