Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzaren eta Gasteizko Udaltzaingoaren arteko Koordinazio Batzordearen bilera eta segurtasunari buruzko 2016ko balantzea

2017.eko martxoak 30

Jaitsi egin zen delituen kopurua 2016an, eta hobetu poliziaren efikazia, % 27,17 egin zuenez gora epailearen aurrera eramandako ustezko delitugileen ehunekoak

Vitoria-Gasteizen % 2,37 egin zuten behera 2016an delituek, eta 2015eko 14.779 arau-hauste deliktiboetatik 14.429ra jaitsi ziren, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren datu bateratuetatik ondorioztatzen denez. Beherakada horri esker, 1.000 biztanleko hiriko delitu-tasa 59,16koa da [1] –Euskadiko hiriburuetako txikiena–  eta egonkortu egin da azken lau urteotako joera positiboa: 2013ko 16.429 arau-hauste penaletatik 2016ko 16.429ra pasatu ziren, 2.000 gutxiago, alegia, eta arau-hauste penalek,  beraz, % 13,53 egin zuten behera. Delituak jaistearekin batera hobetu egin zen poliziaren efikazia, eta % 27,16 gehiago izan ziren epailearen aurrera eraman ziren pertsonak.

Ondarearen aurkako arau-hausteak

Ondarearen aurkako delituak iaz Arabako hiriburuan poliziak ikertutako guztien % 80,54 izan ziren. Arau-hauste larrienek, indarra erabiliz egindako lapurretek, alegia, nabarmen egin zuten behera (% -21,20), eta horien barruan indarra erabiliz etxebizitzetan egindakoek (% -3,41),  bai etxebizitza barruan egindakoek (% -5,64) bai eranskinetan (ganbaretan, traslelekuetan...) egindakoek, % 1,15 egin baitzuten behera.

Behera egin zuten indarra edo beldurra erabiliz egindako lapurretek (% -0,23) eta “ondarearen aurkako beste arau-hauste batzuk” atalean sailkatutako delituek (% -46,54) ere. Eta gora egin zuten, aldiz, ebasketek (% +4,20), iruzurrek (% +4,33), kalteek (% +7,17) eta ibilgailuen lapurretek (% +12,0).

Ondarearen aurkako arau-hausteetan nabarmendu behar dira ebasketak, arau-hauste arinak, alegia: 2016an Gasteizen egindako arau-hauste guztien % 51,73 eta, zehazki, ondarearen aurkako arau-hausteen % 64,23 izan ziren.

Delitu larriei, hau da, hilketei, dagokienez, berriz, Arabako hiriburuan guztira 6 homizidio-delitu izan ziren 2016an, delitu-saiakuntzak edo burutuak, eta horrek esan nahi du aurreko urtearekin alderatuta % 25 jaitsi zirela, nahiz eta 2015ean bat burutu zen eta 2016an bi, eta biak ere Ertzaintzak denbora gutxian argitu zituen eta ustezko hiltzaileak epailearen aurrera eraman zituen. 

Lesio-delituei dagokienez, bestalde, 2016an % 2,97 egin zuten behera. Arau-hauste horien barruan, “lesioak” atalean sailkatzen diren delituek behera egin zuten (% -5,76) eta “familia barruko tratu txarrak” atalekoek, berriz, gora (% +7,73), eta 181etik 195era igo  ziren 2016an. “Tortura eta osotasunaren aurkakoak” ataleko arau-hausteetan familia barruko ohiko tratu txarrak jasotzen dira, eta horiek ere behera egin zuten delitu-mota guztiak kontuan hartuta (% -2,53), nahiz eta familia barruko ohiko tratu txarrekin lotutako zifra berberak mantendu ziren, eta 2015ean 447 izan ziren eta 2016an 450 (% +0,67).

Sexu-askatasunaren aurkako delituek % 10,53 egin zuten gora 2016an, nahiz eta ñabartu behar den zifra absolutuetan 57 kasutatik 63 kasutara pasatu zirela. Delitu horien barruan, sexu-erasoek –indarkeria edo koakzioa tartean dela– % 8,33 egin zuten gora (12tik 13ra), eta igoerarik handiena delitu arinetan izan zen, % 11,11, alegia (45etik 50era). Era horretako delitu gehienak esparru pribatuan gertatzen dira, gero eta kasu gehiagotan argitzen dira eta egileak ere gero eta gehiagotan atxilotzen dira.

Gasteizen 2016an egindako gainerako delituei dagokienez, “segurtasun kolektiboaren aurkako” delituek behera egin zuten (% -8,03), eta, horien barruan bereziki droga-trafikoarekin loturikoek (% -12,70) eta bide-segurtasunaren aurkako delituek, alkoholaren eta beste droga batzuen eraginpean gidatzeagatik (% -6,25), eta ordena publikoaren aurkako ekintzek (% -17,44).

Delituak, orokorrean, jaitsi egin ziren arren, 2016an hobetu egin zen poliziaren efikazia, eta horixe egiaztatzen du Udaltzaingoak eta Ertzaintzak delituren bat leporatuta –atxilotuta edo ikertu gisa– epailearen aurrera eman zuten pertsona-kopuruak: 2015ean 3.639 izan ziren eta 2016an 4.449, eta igoera, beraz, % 27,16koa izan zen.

Auzoetako segurtasuna

Gasteizko auzoak, orokorrean, oso seguruak dira. Iaz delitu-tasa jaitsi zen batez ere Alde Zaharrean, Zaramagan, Txagorritxun, Salburuan, Aranbizkarran, Ariznabarran eta landa-eremuan; eta arau-hausteek, eta batez ere ebasketek, honako auzo hauetan egin zuten gora: Zabalgunea edo Babesgabetuak, Arriaga-Lakua, Koroatzea edo Judimendi, besteak beste.

Ebasketek garrantzi berezia dute auzo jakin batzuetan, besteak beste, Erdi Aroko Erdigunean eta Zabalkundean, eta apalagoa Babesgabetuak eta Lovaina auzoetan. 

Eremu horietan pilatzen da hiriko merkataritzako eta aisialdiko jardueraren zati handi bat, eta horietan egiten dira ekitaldi jendetsuak eta jende asko elkartzen duten ikuskizun publikoak, eta halako lekuak erakargarriak izaten dira delitu arinak, ebasketak, burutzeko (diru-zorroak, poltsak, sakelako telefonoak, etab.).

Funtsezkoa da prebentzio-neurriak eta nork bere burua babesteko neurriak hartzea halako delituak murrizteko, kopuruz hirian egiten diren delitu guztien, eta bereziki ondarearen aurka egiten direnen, ehuneko handi bat izaten baitira. 

Polizien arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarlana

Polizien arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarlana dira, prebentzioarekin batera, Ertzaintzaren eta Vitoria-Gasteizko Udaltzaingoaren arteko harremanaren oinarrian dauden helburu estrategikoetako batzuk. 

Poliziaren efizientzia, istiluetan erantzun eraginkorra ematea, gertatutako delituak argitzeko ikerketa eta herritarrei arreta egokia ematea, eta hori guztia hobetzen joatea, funtsezkoak dira adierazitako helburuak erabat betetzeko. 

Alde horretatik, bi kidegoek askotan egiten dituzte bilerak, eta etengabe aztertzen dituzte gertatutako gorabeherei eta delituei buruzko datuak, polizia-dispositibo eta -operatibo koordinatuak jartzen dituzte, Euskadiko polizia-kidego bakoitzak nagusiki artatu behar dituen auzoak eta industria guneak mugatzen dituzte eta lortutako emaitzak ebaluatzen dituzte. 

Eta, esate baterako, azpimarratu daitezke enpresetako eta etxebizitzetako lapurretei eta eraso eta borrokei aurrea hartzeko zaintzak eta garrantzi bereziko ekitaldietako lankidetza –hiriko jaiak, Eguberrietako jarduerak, Errege Magoen desfilea, etab.–; eta horietan guztietan Ertzaintza eta Udaltzaingoa komunikatuta egoteko bide bat ere ezarri da planifikatutako dispositiboetan eta ustekabeko gorabeheretan eraginkortasuna areagotzeko.   

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AJEPLE_EUBE
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: Vitoria-Gasteiz, una ciudad más segura tras bajar la tasa de delincuencia un 2,37% en 2016... https://t.co/gQ5EPl7JzM

  • @AJEPLE_EUBE
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: Vitoria-Gasteiz @VG_Policia una ciudad más segura tras bajar la tasa de delincuencia un 2,37% en 2016 https://t.co/6B5uo0MQLc

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • • Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; • Carlos Zapatero, Herritarren Segurtasunaren zinegotzia; • Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arduradunak