Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburua izan da Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuari 5S diplomak banatzeko Iurretan egin den ekitaldiaren buru

2017.eko martxoak 29

Akreditazioak ziurtatzen du gainditu direla lan-prozedurak eta baliabideak antolatzeko Euskalitek eskatutako baldintzak

Segurtasuneko sailburua izan da gaur goizean Iurretako Egoitza Nagusian hogeita zazpi 5S diploma berri Ertzaintzako hemezortzi unitate eta zerbitzuri banatzeko ekitaldiaren buru. Diploma horiek ziurtatzen dute gainditu direla kudeaketa aurreratuaren arloan Euskalit fundazioak eskatutako baldintzak, bete direla lanaren barne-antolaketarekin eta herritarrek Ertzaintzaren zerbitzura jarritako baliabideen kudeaketa antolatu eta eraginkorrarekin loturiko hainbat alderditan fundazioak eskatutako baldintzak.
 
Diplomak banatzeko ekitaldian sailburuarekin batera izan da Ertzaintzaren buru Jorge Aldekoa superintendentea, eta Euskaliten arduradun Jon Campos, eta saritutako unitate guztietako ordezkariek ere parte hartu dute.

Aldekoa superintendenteak ongietorri egiteko esandako hitzen ondoren, Jon Camposek azaldu ditu Euskalit Fundazioak euskal erakundeetan kudeaketa aurreratuaren esparruko elementuen ezarpena sustatzeko eta, era horretara, Euskadiren lehiakortasunari eta garapen jasangarriari laguntzeko dituen prozedurak. Jarraian, Ertzaintzaren idazkari nagusi Arantza Bruñak Ertzaintzan 5S metodologia ezartzeko prozedurak azaldu ditu.

Ondoren, Segurtasun Sailaren buruak diplomak banatu dizkie Urola-Kosta, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Laguardia, Laudio, Durango, Hernani, Deba-Urola, Eibar, Erandio, Ondarroa eta Muskizeko Ertzain-etxeei, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Trafiko Lurralde Unitateei, Inteligentzia Bulego Nagusiko LTZi eta Idazkaritza Nagusiari.

Ekitaldiari amaiera emateko, sailburuak zorionak eman dizkie saritutako unitateei, eta 5S metodologiak Ertzaintzaren lana antolatzeko eta herritarrei eman behar zaien zerbitzua hobetzeko eskaintzen dituen abantailak azpimarratu ditu, “enpresa eta antolakunde askok erabiltzen dute metodologia hau munduan barrena, ezartzeko prozesuan laguntzen diguten eta ahalegina eta lorpenak aitortzen dituzten profesionalek abalatuta. Horrekin laguntzen digute eraginkorragoak izaten gure lan-esparrua kudeatzean eta gure lana egitean”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jorge Aldekoa, ertzaintzaren burua, Jon Campos, Euskaliten arduraduna, Arantza Bruña, Ertzaintzaren idazkari nagusikoa