Eu

Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murok “ekintzailetzaren bidetik jarraitzeko eta industria berriek etengabe eskatzen duten prestakuntza teknologikoan parte hartzeko” proposatu die Deba barrena eskualdeko gazteei

2017.eko martxoak 29
  • Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokaren irekiera #ABIAN
  • Hiru egunez, ABIAN Azoka enplegua aktiboki bilatzen ari diren pertsonen, ikasleen, lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko topagune bihurtuko da.
  • Guztira, 72 lanpostu eskaintzen ditu eta, orain arte, 234 curriculum jaso dira.

 

Eibar 17 03 29

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Murok “ingurune hau bereizgarri egiten duen ekintzailetzaren bidea jarraitzeko eta industria berriek etengabe eskatzen duten prestakuntza teknologikoan parte hartzeko” eskatu dio Debabarrena eskualdeko gazte-talde bati.

 

Murok eta Eusko Jaurlaritzaren Plangintzako zuzendari Amaia Arteagak Eibarko Armeria Eskolan egin den ABIAN Enplegu Azokaren irekitze-ekitaldian hartu dute parte.  “Bizi zareten eskualdeaz arro sentitu behar zarete, hemen ederki ulertzen baita enplegua/prestakuntza binomioa. Debabarrena oso ehun sozial ekintzailea izateagatik nabarmendu da beti, eta horren adierazle dira bertan aurkitzen ditugun familia-enpresa asko", adierazi du sailburuordeak.

 

Inaugurazio-ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusi Antton Tomasenak eta Debabarreneko alkateek ere hartu dute parte.

 

Murok azaldu du “Industriaren ikuspuntutik, Debabarrena eskualdea, metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, makineriaren eta ekipo mekanikoen eraikuntza eta garraio-materialaren fabrikazioa bezalako sektoretan espezializatutako eskualdea izateagatik nabarmendu dela, enpleguaren zein enpresa-kopuruaren ikuspegitik, pisua handiarekin”.

 

“Enplegurako prestakuntza da kalitatezko enplegua sustatzeko eta bermatzeko tresna nagusietako bat. Eta, aldi berean, enpresak teknologiako eta antolakuntzako erronka berrietara egokitzeko funtsezko tresna da”, gaineratu du sailburuordeak.

 

Marcos Murok hauxe azpimarratu du: "bertan nahastuta gauden agente guztiek koordinatuta lan egin behar dugu, tokiko enplegu-planen bidez Lanbideren —Eibarko eta Elgoibarko bi bulegoekin— eta eskualdeko udalen arteko ekimenetan egiten dugun bezala. Edo, prestakuntza-erakundeen bitartez, langabeentzako eta lanean ari direnentzako prestakuntzako ekimenetan egiten dugun bezala. Bidea hauxe dela uste dugu eta bertatik jarraituko dugu legealdi berri honetan. Enpleguko Sailarentzako ezinbestekoa da erakundeen arteko koordinazioa, baita arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana ere”.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @debegesa
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Marcos Muro, viceconsejero de Empleo y Juventud, propone a jóvenes de Debabarrena “seguir en la senda emprendedor... https://t.co/Pb5cAYdfiL

Ekitaldiko kargudunak