Eu

Artolazabal´ek, “Pobreziaren aurkako sarea-EAPN Euskadi” erakundearekin batera, langabeziarekin eta hirugarren sektore sozialarekin lotutako gaiak aztertu ditu

2017.eko martxoak 29

Langabeziarekin eta hirugarren sektore sozialarekin lotutako gaiak aztertzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Pobreziaren aurkako sarea-EAPN Euskadi erakundeko zuzendaritzarekin bildu da gaur arratsaldean. Kolektibo txiroenak gizarteratzeko eta integratzeko erakunde horrek proposatutakoa aztertu du Artolazabalek, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiarekin eta Plangintzako zuzendari Amaia Arteagarekin batera.

 

EAPNren sustraiak Pobrezia I eta Pobrezia II programa komunitarioen testuinguruan txertatzen dira. 1989ko ekainean pobreziaren aurkako konferentzia bat egin zen. Bertan, boluntariotzaren sektoreko 200 ekintzaile bildu ziren. Konferentzia hartan europar sare bat sortzeko enkargua eman zitzaion behin-behineko lan-talde bati. 1990eko abenduan biltzar konstituziogile bat egin zen eta sortu berriak ziren estatuko sareetako ordezkariek hartu zuten parte. Biltzar hark sare europarraren estatutuak bildu zituen. Bertan, jada eratuta zeuden sare adituak parte hartzera gonbidatu zituzten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak