Eu

Arrantzaren etorkizuna eta nazioarteko hitzarmenen beharra, Eurofishing azokaren gai nagusiak

2017.eko martxoak 29

Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendari Leandro Azkuek inauguratu ditu Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak antolatutako Eurofishing-Arrantza Industriaren Nazioarteko Azokako bi jardunaldi teknikoak, World Maritime Week egitasmoaren barruan.

Goizean zehar, “Atunketari izoztaileak: arrantza hitzarmenak gobernantza onerako eta INDNR arrantzaren aurkako borrokarako” izeneko jardunaldian, Azkuek nabarmendu du Euskadi herrialde konprometitua dela, eta herrialdeen arteko hitzarmenetan sinesten duela arrantzaren sektorearen etorkizun iraunkorra lortzeko bide moduan. Arrantza zuzendariak jardunaldia aprobetxatu eskatzeko “Euskadiren presentzia etengabea eta zuzenekoa Europar Batasuneko arrantza ministroen kontseiluetan, eta ez mugatzea laguntasun presentzia hutsera”.

Azkuek nabarmendu du nazioarteko arrantza hitzarmenek nolako mesedea egiten dioten aberastasuna eta enplegua sortzeari, eta nola lagundu duten nazioarteko, erkidegoko eta bertako arrantzaren sektorearen garapen iraunkorrari.

Arratsaldean, “Etorkizuneko arrantza: ikuspegi desberdinak” izeneko jardunaldia egin da.
Arrantzaren etorkizuna 2020ko Europako Estrategiatik igarotzen da, itsas sektorearen hazkunde jasangarrian oinarrituta. Hazkunde jasangarriaren aldeko bultzada hori inbertsioak eta berrikuntza eginarazten ari zaizkio arrantza industriari.

Arrantza zuzendariak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzatik, Europako Itsas Funtsen kudeaketaren bitartez (FEMP), horrelako ekintzak finantzatzeko aukera ematen du.

2020ko Euskadiko Arrantza eta Akuikultura Plan Estrategikoak definituta dauka hazkunde ekonomiko, integratzaile eta iraunkorrerako ekarpena, arrantza jarduerari eta arrantzaren menpe bizi diren komunitate eta eskualdeei dagokienez.

World Maritime Weeken irekieran Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia ere izan dira. Urkulluk azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak sektore “iraunkor eta lehiakorragoa” finkatzeko helburuarekin diharduela, enplegua mantendu eta flota gaztetu ahal izateko.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #WMW17 🚢Arrantzaren etorkizuna eta nazioarteko akordioen beharra, Eurofishing feriako gai nabarmenak https://t.co/ps9qrczsCq h…

  • @AsocFeriasEsp
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #WMW17 🚢Arrantzaren etorkizuna eta nazioarteko akordioen beharra, Eurofishing feriako gai nabarmenak https://t.co/ps9qrczsCq h…

  • @BEC_Bilbao
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #WMW17 🚢Arrantzaren etorkizuna eta nazioarteko akordioen beharra, Eurofishing feriako gai nabarmenak https://t.co/ps9qrczsCq h…

  • @BittorOroz
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #WMW17 🚢Arrantzaren etorkizuna eta nazioarteko akordioen beharra, Eurofishing feriako gai nabarmenak https://t.co/ps9qrczsCq h…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak