Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritza Londresko World Travel Market ferian egongo da

2010.eko azaroak 08

Turismo-arloko profesionalei zuzendutako mundu osoko feria nagusia da.

Iaz 187 herrialdetako 5.000 erakusketari baino gehiago izan ziren eta 24.400 bisitari baino gehiago izan zituzten, sektoreko profesionalen artean.

Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari Isabel Muela andrea World Travel Market ferian izango da, aurten 31. edizioa duen, turismoaren arloko profesionalei zuzenduta dagoen eta mundu osoan garrantzitsuena den ferian, hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila ahalegin handia egiten ari da atzerriko turistak Euskadira erakartzeko, eta horixe lortu nahi dute feria horretara joanda. Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendariak World Travel Market feriaren irekiera-ekitaldietan parte hartuko du, Industria, Merkataritza eta Turismoko ministro Miguel Sebastián jaunarekin batera.

World Travel Market feria Londresen izango da, Excel London azokan, gaurtik (urriaren 8tik) datorren ostegunera (urriaren 11ra) bitarte. Eusko Jaurlaritzak erakusmahai bat jarriko du turismo-arloko profesionalek Euskadiren eskaintzari buruzko informazioa eskura dezaten. Iaz 187 herrialdetako 5.000 erakusketari baino gehiago bildu ziren ferian; erakusketarien % 52 Erresuma Batukoak bertakoak ziren, eta gainerakoak, mundu osoko gainerako herrialdeetakoak, eta nazioarteko 2.839 komunikabidek baino gehiagok eman zuen feriaren berri. 2009. urtean turismoko 24.402 profesional izan ziren bisitari.

Feria dagoen bitartean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak topagune bat jarriko du sektoreko enpresen eskura, gestioak egiteko eta nazioarteko turismo-arloko profesionalekin eta enpresekin bildu eta kontaktuak egiteko, eta STI, Donosti Rec eta Tenedor Tours ere izango dira bertan.

Aurten, turisten sarrera kopurua % 12 handitu da, eta atzerritarren kasuan, 2009. urtearekin alderatuta % 20ko hazkundea gertatu da. Hori kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzaren ekintza berri honen bidez atzerritar gehiago erakartzea lortu nahi da; irailera bitarteko datuei jarraiki, 577.533 atzerritar hartu ditugu geurean, eta, zehazki, Erresuma Batutik 63.000 turista baino gehiago etorri dira.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 8a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Muela (Turismoko Zuzendaria)