Eu

Artolazabal sailburua, BBVAko kontseilari Gonzalez-Paramoren hitzaldian

2017.eko martxoak 28

 

 "Expectativas Económicas" foroa

 Bilbo, 17-03-28

 

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, gaur, “Expectativas Económicas” foroaren barruan  BBVAko kontseilari Gonzalez-Paramok emandako hitzaldian hartu du parte. Gonzalez-Paramok bertan esan du “errekuperazio ekonomikoaren behin-behinekotasuneko tasa altuak behar zuen bezain urrun joan ez den lan-erreformaren ondorio direla”.

 

Artolazabalek El Correo egunkariak antolatutako ekitaldian hartu du parte. Bertan, BBVAko kontseilari exekutibo Manuel Gonzalez-Paramok “behar bezain urrun joan ez den lan-erreformaren ondorioz, errekuperazio ekonomikoa uzten ari den behin-behinekotasuneko tasa altuei” buruz hitz egin du.

 

Solasaldian, Gonzalez-Paramo kontseilariak “interes-tasa hain baxuen amaiera hurbil dagoela esan du; halaber iragarri du Europako Banku Zentralak aurki igo egingo dituela, eta hori 2018. urtean gerta daitekeela. Horrek marjinen erorketaren ondorioz larri dabiltzan bankuei oxigenoa emango die. Finantza-sektoreak oraindik baditu hainbat erronka gainditzeko, azken urteetan nahastuta egon den istiluen ondoren galdutako irudia berreskuratzea, adibidez. Oso mugatuta dauden jokabide jakin batzuen ondorioz inoiz galdu behar ez zen ospea berreskuratu behar da".

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak