Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek Hezkuntza Bereziko Gorbeialde Ikastetxea bisitatu du, Gasteizen

2017.eko martxoak 28
  • Euskadiko Hezkuntza Bereziko erreferentziazko ikastetxea da Gorbeialde, eta, 2016-2017 ikasturtean 40 ikasleri egiten die arreta, guztiak ere desgaitasun anitzekin lotzen diren hezkuntza-premia berezikoak.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso eta Olatz Garamendi sailburuordeak lagun zituela,  Gasteizko Gorbeialde Hezkuntza Bereziko Ikastetxea bisitatu du gaur arratsaldean. Ikastetxe horrek, 2016-2017 ikasturtean, 3 eta 21 urte arteko 40 ikasleri egiten die arreta bere instalazioetan. Ikasle horiek garapenean modu globalean eragina duten desgaitasun anitzak dituzte, eta, horrenbestez, desgaitasun anitz horiekin lotzen diren hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak dira.

Gaur egun profesional talde zabala arduratzen da ikasle horiez guztiez: pedagogia terapeutikoko 12 espezialista, bi logopeda, hezkuntza-laguntzako 16 espezialista, hiru fisioterapeuta, psikologo bat, gorputz-hezkuntzako irakasle bat eta sukaldari bat, besteak beste. Profesional horiei gehitzen zaie, eta ikastetxera nolabaiteko maiztasunez hurbiltzen dira, Itsuen Baliabidetegiko irakasle bat, errehabilitazio-mediku bat, lanerako terapeuta bat eta ortopeda bat.

Hiru hamarkadako ibilbidea du Gorbeialde ikastetxeak, eta erabiltzen duen metodologia une oro egokitzen da ikasleen ezaugarrietara. Metodologia horren bitartez, hezkuntza-erantzunaren globaltasuna bilatzen da, baliabide guztiak erabil daitezen ikastetxeko profesional guztien arteko elkarlaneko prozesu baten barruan, beti ikasleen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Gazte horien gaitasunak garatzen laguntzen duen metodologia da.

Gorbeialde Hezkuntza Bereziko Ikastetxea Gasteizko Lakua auzoan dago, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batzuetatik oso hurbil, eta hori oso lagungarria da inklusio-planteamendua gauzatzeko “eskolaratze partekatuko” modalitatean, hau posible duten ikasleen kasuan. Modalitate horretan, Gorbeialdeko ikasle batzuk Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ohiko ikastetxeetara joaten dira, eta bertan osatzen dute prestakuntza, giro normalizatuan, baldin eta elkarreragin hori aberasgarria bada ikaslearentzat.  

Gaur arratsaldeko bisitaldian eta ikastetxeko zuzendaritza-taldeak gidatuta, Uriarte sailburuak bertatik bertara ezagutu ditu Gorbeialde ikastetxearen instalazioak: ikasgelak, jangela, areto multisentsoriala, areto sentsoriomotorea, fisioterapia-gelak, edo igerileku egokitua eta girotua. Azken instalazio hori, igerilekua, duela gutxi berritu da, eta arratsaldez, behin eskola-ordutegia amaitu denean, APDEMA, ASPACE eta Autismo Araba elkarteek ere erabiltzen dute.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko apirilak 04

    CRISTINA URIARTEri:

    Jakingo duzunez Gorbeialdeko Eskola Kontseiluak, azken 13 urtetan gutxienez, aldarrikatu du KALITATEZKO OSASUN ARRETA IRAUNKORRA eskola honetan. Azken bi ikasturte hauetan GORBE-DUIN guraso elkarte berriak baliabide bera aldarrikatzen hasi zen ezertxo ere lortu gabe. Duela urte-bete DANIEL bere etxera eraman behar izan zuten gurasoek, "suspensión de escolarización" delakoa ezarri zeniotelako. Agian gure seme-alabek ez daukate eskolaratze eskubiderik? Agian ez daukate ongizate eskubiderik? Hainbeste urte pasa eta gero zertara zatozte esaten bilera bat egingo duzuela osasun sailekoekin? Urte hauetan ez al duzue bilerarik egin?
    Irtenbide politiko baten zain gaude, egingo duzuelakoan.....

    A CRISTINA URIARTE:

    Como usted sabrá el OMR de Gorbeialde lleva más de 13 años reivindicando ASISTENCIA SANITARIA CUALIFICADA y PERMANENTE en este colegio.Hace dos cursos la nueva asociación de padres y madres GORBE-DUIN comenzó a exigir lo mismo, sin ninguna atención por parte del departamento de educación. Hace ya más de un año que los padres de DANIEL tuvieron que llevárselo a su casa, pues el departamento de educación le suspendió de escolarización. ¿Acaso nuestr@s hij@s no tienen derecho a estar escolarizad@s? ¿No tienen derecho a su propio bienestar, a su salud? ¿Como os atrevéis, después de tantos años a decir que vais a hacer una reunión con sanidad? ¿es que hasta ahora no habéis hecho ninguna?
    Sabemos que no habéis tenido voluntad política pero esperamos que eso cambie y que deis una solución DIGNA para nuestr@s hij@s.

  • 2017.eko martxoak 30

    A CRISTINA URIARTE:
    GORBEIALDE, hezkuntza bereziko eskola publikoan KALITATEZKO
    OSASUN ARRETA IRAUNKORRA eskatzen dugu. Etxean, hezkuntzak derrigortuta, urtebete eman ondoren DANIEL ESKOLARA ITZULTZEA esijitzen dugu.
    Exigimos ASISTENCIA SANITARIA CUALIFICADA y PERMANENTE en el único colegio PÚBLICO de EDUCACIÓN ESPECIAL en la CAV, Gorbeialde. Además de la REINCORPORACIÓN INMEDIATA de
    DANIEL al colegio tras pasar, obligado por educación, más de un año en su casa

  • 2017.eko martxoak 29

    No más bonito de la realidad, mi hijo después de más de un año sigue sin poder ir al colegio por falta de personal cualificado. La descripción del colegio en el articulo es alejado de la realidad.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak