Eu

Mugikortasuna eta logistika

2017.eko martxoak 31

Mugikortasun multimodala

Mugikortasun multimodalaren arloan, honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-eredua berrikusteko:

1.Garraio publikoaren erabilera sustatzea, garraio-sare irisgarri, praktiko, eroso, seguru eta fidagarri baten bitartez.

2.Garraio publiko osorako tarifa-integrazioko eta txartel bakarreko sistema sustatzea.

3.Berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten laguntzea garraiobide garbiak erabiliz.

4.Genero-ikuspegia aplikatzea garraio publikoaren plangintzan eta kudeaketan, eta zaintzaren mugikortasunari behar bezala erantzutea.

 

Motorizatu gabeko mugikortasuna edo oinezko eta bizikleten mugikortasuna

Oinezko eta bizikleten mugikortasunaren alorrean honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-eredua berrikusteko:

1.Oinezko eta bizikleten mugikortasuna aisialdiaz haratago sustatzea, garraio publikoa den heinean, eguneroko erabilera erraztuz eta egungo garraiobide-banaketan eraginez, segurtasun-, erosotasun- eta konektibitate-irizpideetan oinarrituta.

2.Oinezko eta bizikletei lehendik dauden eta etorkizunean egongo diren bizitegi-, lan-, zaintza- eta aisia-eremuetan sartzeko aukera ematea, baita aldameneko hiriguneetatik ere, eta joan-etorrien intermodalitatea sustatzea.

3.Hirietan oinezkoentzako bideak sustatzea, paisaiari eta joan-etorrien kalitateari balioa emanez. Pertsonak erakartzeko gune handietara (ospitaleak, osasun-zentroak, ikastetxeak, unibertsitateak eta abar) hurbiltzeko bideak zehaztea.

4.EAEko lurraldea Bizikletentzako Azpiegituren Euskal Sarearen bitartez egituratzea, oinezko eta bizikletentzat hiriarteko eta eskualdearteko motorizatu gabeko mugikortasuna garatzeko, barne-ibilbideak eta aldameneko eskualdeekiko konexioak sendotzeko moduan.

5.Donejakue Bidea, Inaziotar Bidea, Itsasoaren Bidea, Ardoaren eta Arrainaren Bidea, Kataluniatik Galiziara doan GR-1 Bidezidor Historikoa, Arabako Artzaintza Naturbidea eta Ebroko Bide Naturala.

 

Bide mugikortasuna

Bide-mugikortasunaren alorrean honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-eredua berrikusteko:

1.Ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-alderdietan jasangarria den bide-mugikortasun jasangarria zaintzea.

2.EAEko errepideen maparen zati handiena burututzat jotzea, Foru Aldundien Lurralde Plan Sektorialetan edo Lurralde Plangintza Partzialean jaso beharreko proposamen zehatzak gorabehera, Europa barneko azpiegitura izaki behar duen kudeaketaz gainera.

3.Distantzia handietarako salgaien garraioak sortutako ingurumen-kalteei erantzun integratua ematea.

 

Trenbide-, portu- eta aireportu mugikortasuna

Trenbide-, portu- eta aireportu-mugikortasunaren eta -logistikaren alorrean, honako helburu hauek proposatzen dira lurralde-eredua berrikusteko:

1.Kanpo- eta barne-konektibitatea indartzea abiadura handiko trenbide-garraioko Europa barneko sarearen bitartez, eta sare hori hiri, portu eta aireportu eta logistika-plataformetan sar dadin bultzatzea.

2.Trenbide-mugikortasunak eta -logistikak duten nagusitasuna sendotzea, sistema intermodal integratu baten barruan eta mugikortasun jasangarriaren esparruan.

 

Eredu logistikoa

Eredu logistikoaren alorrean honako lurralde-helburu hauek proposatzen dira lurralde-eredua berrikusteko:

1.Euskadiren potentziala sustatzea salgaiak nazioartean garraiatzeko Europako nodo logistikoa den heinean, garraiobide guztiak konbinatuz, nagusiki trenbideak, portuak eta aireportuak, eta plataforma logistikoen sare batean oinarrituta.

2.Lehendik dauden azpiegitura logistikoak optimizatzea.

3.EAEko portu-sistema eta portuaren eta hiri-ingurunearen arteko harremana indartzea.

4.Euskal Aireportu Sistema indartzea, haren aukerak optimizatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau