Eu

Paisaia, kultura- eta natura-ondarea, eta baliabide turistikoak

2017.eko martxoak 28

Paisaia

Lurralde-eredua berrikustearen helburuak –paisaiari dagokionez– honako hauek dira:

1.Lurralde- eta hirigintza-plangintzako bitartekoak landu eta garatzeko prozesuetan paisaia txertatzea.

2.Paisaia ikuspegi integraletik begiratuta balioestea, landa- eta hiri-paisaiak aintzat hartuta, kalitate handikoak zein degradatu eta lurpekoak.

3.Herritarren parte-hartze prozesua sustatzea, nola paisaia balioestean, hala paisaia-kalitatearen helburuak zehaztean zein ondare-elementu esanguratsuenak identifikatzean, hain zuzen ere, kolektibo sozial bakoitzaren ustetan, paisaia horiek oroimenezko toki bihurtzen dituzten elementuak.

4.Paisaiari balioa ematea, kalitatezko faktore den aldetik, gizartearen, kulturaren, ekonomiaren eta ongizatearen ikuspegitik begiratuta.

5.Mota guztietako paisaia-inpaktuak (ikusmenari, entzumenari edo usaimenari kalte egiten diotenak) saihestea eta lurraldean garatzen diren elementu eta jarduerak integratzea, batik bat azpiegiturak eta jarduera ekonomikoko eremuak.

 

Kultura Ondarea

Lurralde-eredua berrikustearen helburuak –kultura-ondareari dagokionez– honako hauek dira:

1.Euskal kultura-ondarea modu integralean biltzea, EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak artikulatzeko erreferentzietako bat den heinean.

2.Euskal kultura-ondarea aktibo bat bihurtzea, garapen-eredu sozioekonomiko iraunkorrarekin eta gure herrialdeko hiri- eta landa-berroneratzeko prozesuekin bateragarria, horretarako beharrezkoak diren tresnak ezarriz.

3.Gizarte zibilak euskal kultura-ondare materialaren eta immaterialaren kontserbazioan parte har dezan sustatzea.

 

Natura Ondarea

Natura-ondarearen alorrean lurralde-eredua berrikusteko honako helburu hauek proposatzen ditugu:

1.EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan natura-ondarea modu integralean sartzea, ekosistemen babesa sustatuz.

2.Euskal ondare naturala aktibo bat bihurtzea, garapen-eredu sozioekonomiko iraunkorrarekin bateragarri egitea eta aukera-tresna den heinean balioa ematea.

3.Hiri-biodibertsitatea sustatzea, bizi-kalitaterako eta herritarren osasuna hobetzeko elementu garrantzitsua den neurrian.

4.Erantzunkidetasuna eta natura-baliabideen erabilerak bateragarri egiteko aukera eta natura-ingurunearen kontserbazioa sustatzea.

 

Baliabide turistikoak

Baliabide turistikoen alorrean, lurralde-eredua berrikusteko helburu hauek proposatzen dira:

1.Baliabide turistikoen gozamena gure lurraldeko natura- eta kultura-ondarearen babesa eta hobekuntzarekin bateragarri egitea, ondare horren babesa bermatzeko etorkizuneko belaunaldiei begira.

2.Baliabide turistikoen plangintza egitean eskaintza dibertsifikatu, irisgarri eta hainbat alorretan (gizartea eta kultura, ekonomia eta ingurumena) iraunkorra lortu beharra aintzat hartzea.

3.Baliabide turistikoen antolamendua lurralde- eta hirigintza-plangintzan ongi txertatzen direla bermatzea.

4.Lurralde- eta hirigintza-plangintzatik, baliabide turistikoen aprobetxamendu iraunkorra bermatzeko behar diren irizpide eta neurriak hartzea.

5.Helmugen karga-ahalmena aintzat hartzea, ez bakarrik naturaguneetan, baita hiriguneetan ere, bereziki bertakoen bizi-kalitatea kolokan jar daitekeenean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko maiatzak 12

    Me gustaría comentar, que desde SEO/BirdLife pensamos que las DOT deberían mencionar expresamente los espacios naturales protegidos, entre ellos la Red Natura 2000, como zonas prioritarias, por ejemplo en el punto 2.