Eu

Hiri-habitata

2017.eko martxoak 28

Hiri sistema: hiriburuen gune anitzeko sistema, eremu funtzionaletako buru eta azpiburuen sarea eta eraldaketa ardatzak.

 

1.Hiriburuen gune anitzeko sistema sendotzea, hiriburu guzti-guztien arteko osagarritasuna bultzatuta udalaz haraindiko lurralde-ikuspegi batetik begiratuta.

2.Oreka bermatzea hiriburuen lurralde-zentralitatearen eta haien inguruneko lurraldeek beren nortasun propioa atxikitzearen artean.

3.Metropoli-eremuen hedapena mugatzea, eremu horietan jada integratutako lurzoruen erabilera lehenetsita.

4.Hiriburuak beren ingurunearekin konektatzen dituen mugikortasun-sarea hobetzea, egungo ekipamendu eta horniduren irisgarritasuna bermatuta.

5.Metropoli-eremu hondatuenetako zerbitzu eta ekipamenduen hornidura osatzea, zerbitzu eta ekipamendu horiek defizitarioak diren eremuetan.

 

1.Eremu Funtzionaletako buru eta azpiburuen protagonismoa berrestea funtsezko elementu gisa EAEko lurralde-oreka bermatzeko.

2.Haiek indartzea, hiriburuen gune anitzeko sistemaren inguruan jende gehiegi biltzea saihestuta.

3.Hiru hiriburuak artikulatzeko elementu gisa duten zeregina sustatzea, baita zentralitate-eremu berriak agertzeko duten potentziala ere.

4.Biztanleriaren desplazamendua gelditzea, eta zehazki nekazari-exodoa eta biztanleria kostaldera lekualdatzea.

 

Hiri-sistemen eta eraldaketa-ardatzen eremuan, lurralde-eredua berrikusteko helburu hauek proposatzen dira:

1.Eraldaketa Ardatzen bitartez hiri-garapeneko prozesuak artikulatzea, betiere egituratzat hartuta, garraio kolektiboaren erabilera ahalbidetzearren, lehendik eraikitako espazioak trinkotuta eta eremu berrietan hiri-okupazioa saihestuta.

2.Hirigintza lausoa mugatzea, ingurumenaren eta paisaiaren kalitatea hobetzea, eta dentsitatea, hiri-berrikuntza eta berrikuntza-espazioak sortzeko aukera ahalbidetzea lurralde-elementuen arteko antolamendua ahalbidetuko duten Eraldaketa Ardatzen bitartez.

3.Eraldaketa Ardatz horien bitartez hiri-garapenerako egitura iraunkorrak eratzea, lurraldearen konpartimentazioa saihestuta eta gure jarduera ekonomikoen dinamizaziorako eta berrikuntzarako lurralde-euskarri egokia eskainita.

4.Hiri-intentsitate geroz eta handiagoko espazioak sortzeko aukera ematea, dela bizitegi-dentsitateari dagokionez, egungo dentsitate txikiak ahalbidetzen duenean, dela zerbitzuen hornidurari, eta erabilera eta jardueren aniztasunari dagokionez.

5.Eraldaketa Ardatzen bi aldeetan kokatutako eremu naturalen artean errepidea zeharkatzeko aukera bermatzea, eremu horiek azpiegiturak eta hirigintza-garapenak direla-eta gainezka egitea eragin dezakeen hesi-efektua saihestuta, eta Ardatz osoan dauden espazio-libre eta parkeen hornidurak zainduz eta hobetuz.

Hiri Birgaitzea eta Berroneratzea

Hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen eremuan, lurralde-eredua berrikusteko honako helburu hauek proposatzen dira:

1.Bertakoen eta espazio berroneratu eta birgaituetatik igarotzen direnen edo espazio horietan bizi direnen bizi-kalitatea hobetzea.

2.Hiriguneetan eta haien inguruneetan dauden gizarte- eta hirigintza-desorekak gainditzeko laguntzea.

3.Urbanizatutako espazioaren aprobetxamendua optimizatzea.

4.Hiri eta herri adimendunak lortzea, jasangarritasunaren eredu izango direnak, garapen teknologikoaren euskarri izan daitezen, zerbitzu eta komunikazioen prestazio aurreratua eskaintzen dutela.

5.Espazio, eraikin publiko eta gizarte-etxeen hornidura bermatzea, bizikidetza eta sozializazioa ahalbidetuko dutelarik, baita ondareaz gozatzea eta kirol- edo kultura-jardueren garapena ere.

6.Hiri-ingurune seguruagoak lortzea.

 

Hiri-hazkundeko perimetroa

Hiri-hazkundeko perimetroaren arloari dagokionez lurralde-eredua berrikusteko proposatzen diren helburuak honako hauek dira:

1.Hiri-hazkundeari mugak jartzea Eremu Funtzionalaren Hiri Hazkundeko Perimetroa (HHP) ezarrita, Lurralde Plan Partzialaren indarraldirako aurreikusitako edo lehendik dagoen hiri-orbana hartu behar duen lurralde-eskalaren zehaztapentzat hartuta.

2.Hiri Hazkundeko Perimetroa epe ertaineko zehaztapentzat finkatzea, hiri-berrikuntzako eta dentsifikazioko estrategietan eragitearren.

3.Plangintzan bildutako hirigintza-erreserben arteko zenbaiten beherapen posiblea biltzea, erreserba horiek plangintza horren indarraldian garatu ez izanaren ondorioz, baita erreserba horien egokitasuna justifika dezaketen baldintzak berriz aztertzearen ondorioz ere.

4.Hiri Hazkundeko Perimetroa udal-plangintzan zehaztu eta mugatzea.

Jarduera ekonomikoetarako lurzorua

Jarduera ekonomikoen eta merkataritza-ekipamenduen arloko lurraldearen berrikuspenerako proposatzen diren helburuak honako hauek dira:

1.Lehendik dagoen lurzoru industrialari balioa ematea, hutsik dauden industria-pabilioiak birgaitu eta berrerabiltzea, eta lankidetza publiko-pribatuko estrategiak diseinatzea lurzoru industrialen urbanizazioaren kontserbazioa sustatzearren.

2.Hainbat administrazio eta erakunde publikoren artean partekatutako ekimenak bultzatzea, kokatuta dauden lurralderako izaera estrategikoa izan dezaketen jarduera ekonomikoetarako lurzoruak batera garatuz.

3.Jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren sustapen-jardunen onura publikoa eta interes soziala deklaratzea, desjabetzeei dagokienez zein esku-hartzeak administratiboki koordinatzeari dagokionez.

4.Lurzoru industrialak dentsifikatzea eta erabilera mistoak sustatzea, jarduera ekonomikoak eta hiri-bizimodua uztartzearren.

5.Goi-mailako teknologiekin lotutako espazio berriak hiri-berrikuntzako eta -berroneratzeko eragiketekin konektatzea, landa-ingurunean sakabanatuta gera daitezen saihesteko, eta jarduera berritzaileen parkeak sortzea, kanpoko konektibitate-nodoekin edo unibertsitate-zentroekin lotuta.

6.Jarduera ekonomikoetarako lurzoru berrien bereizgarritzat hartuta, hiri-paisaia eta paisaia naturala uztar daitezen defendatzea, garraio publikoaren bidezko konektibitate handia eskaintzea eta mugikortasun-sistema iraunkorrak txertatzea.

7.Gure herrietako hiri-bizimodua sustatzea, hiriko merkataritza lehenetsita aldiko merkataritzarekiko.

 

Bizitegi kuantifikazioa

Bizitegi-kuantifikazioaren arloko lurralde-ereduaren berrikuspenerako aurreikusitako helburuak honako hauek dira:

1.Lurzoruaren artifizializazioa mugatzea bizitegi-erabilerarako baldin bada, lurzoruaren erabileraren arrazionaltasun-irizpideei eta lurzoruaren jasangarritasun-irizpideei jarraikiz.

2.Hirigintza-plangintza berrikustean bizitegi-ahalmena eta bizitegi-premiak kalkulatzeko aukera ematea udalerriei.

 

Plangintzak bateragarri egitea

Plangintzak bateragarri egitearen alorrean proposatzen diren helburuak honako hauek dira:

1.Lurralde-estrategiaren koherentzia indartzea lurralde osoan, udalerrietan zein Eremu Funtzionaletan.

2.Herritarrek eremu mugakide horiek aukera-eremutzat har ditzaten sustatzea, pertzepzio positiboa izan dezaten.

3.Eremu Funtzionalei eta udalerri mugakideei modu berean eragiten dieten gatazkak konpontzeko edo aukerak gauzatzeko lurralde-eskala egokia identifikatzea.

4.Eremu Funtzionalen lurralde-plangintza eta udal-plangintza koordinatzea, ahal dela udalerri mugakideen Plan Orokorren xedapenak modu integratuan pentsatuta daudela, eta dagokien errealitate funtzional eta morfologikoarekin uztartuta.

5.Udalerri mugakideei modu berean eragiten dieten gatazkak konpontzeko edo aukera batzuk gauzatzeko lurralde-eskala egokia bilatzea.

6.Bateragarri egiteko sistema alternatibo berriak txertatzea udalaz gaindiko kudeaketa-eremuak zehaztu ahal izateko, eta hirigintza-antolamendurako zehaztapenak ere zehaztea, udalaz gaindiko egiturazko jardunak ahalbidetu eta koordinatu edo harmonizatu ahal izan daitezen, lurraldearen orekan eragina izango duen eredu jakin bat ezarri eta erabilerak zehazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau