Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak zuzenean erantzungo die herritarren boto gehien jaso duten 20 galderei #UrkulluTopaketa-n

2017-03-28

Ostiralean, martxoaren 31n, 12:00etatik aurrera erantzungo die egunotan Twitter eta Facebook bidez herritarrek planteatu dizkioten galderei.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, ostiral honetan, martxoaren 31n, boto gehien jasotako 20 galderei erantzungo die, egunotan herritarrek sare sozialetatik planteatu izan dizkiotenak, #UrkulluTopaketa ekimenaren esparruan, Abierto-Irekia Gobernu taldeak sustatuta, euskaldunen kezkak ezagutzearren.

Elkarrizketa zuzenean emango da Youtube eta Facebook bidez. 

Hautaketa

Facebookeko “Gustuko dut” edo Twitterreko birtuit edo gogokoen kopuru handienaren arabera egin da hautaketa. 

Mekanismoa

Herritarren galderak martxoaren 13tik 23ra izan ziren, 24:00etan, eta galderei botoa emateko epea martxoaren 24tik 28ra, 16:00etan. Martxoaren 31n Lehendakariak jendaurrean eta zuzenean erantzungo die galderei Youtube eta Facebook bidez. Ondoren, emanaldiaren bideo osoa Irekian eta Youtuben Irekiak duen kanalean argitara aterako da.

Zuzeneko emanaldian erantzun gabe geratzen diren galderak Irekiaren web orrian argitaratuko dira eta Irekiaren sare sozialetako kanaletatik hedaraziko dira.

Planteatutako galderen zerrenda osoa

Zuzeneko emanaldian erantzun gabeko galderei emandako erantzunen zerrenda

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)