Berriak Lehendakaritza
Eu

Gazteen enplegua bultzatzea Eusko Jaurlaritzarentzat “lehentasunezko eta eskakizun handiko” erronka dela nabarmendu du Lehendakariak

2017.eko martxoak 29

Deustuko Unibertsitateko Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foroa ireki du Urkullu Lehendakariak

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal lagun zuela, Deustuko Unibertsitateko Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foroa inauguratu du; foro hau urtero egiten da aurreneko lan-aukera bila dabiltzan graduatu berriei edo azkeneko kurtsoetako ikasleei enpresa-mundua hurbiltzeko. Lehendakariak azaldu duenez, gazteen enplegua bultzatzea Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat da, Goberno Kontseiluak atzo onetsitako Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren Esparru Programaren helburu, eta 1.175 milioi euro ematen dituena enplegu-aukerak sustatzeko.

“Eskakizun handiko erronka da”, Lehendakariak ziurtatu bezala, eta aurreikusita du 20.000 gazteri lan-aukera bat eskaitzea 2020. urtera begira. Konpromiso horri eutsiz hamar programa garatuko dira, eta horien artean, Urkulluk hauek nabarmendu ditu beren izaera berritzaileagatik: hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizio-programa, ikasturte bukaerako proiektua zuzenean enpresa batean garatzea bultzatzeko; gazteen ekintzailetza-programak, 3.500 ekintzaile berriren kota lortze xede duena; eta gazteak itzultzeko programa.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak 3.200 gaztek Administrazioan bertan lan-aukera bat izan dezaten aurreikusita du, erretiroa hartuko duten pertsonak ordezkatuz, baita beste 2.500 gazte tokiko eta eskualdeetako enplegu-planen bitartez kontratatuak izan daitezen ere.

50 enpresak, erakunde sozialek eta publikoek parte hartzen dute enplegu-foro honetan, aurreneko lan-aukera edo beren ibilbide profesionala hobetuko duen enplegu-aldaketa baten bila dabiltzan ekintzaileen, azken kurtsoetako ikasleen eta graduatuen arteko elkarraldia bultzaten duen honetan. Aurreko kurtsoan, 230 gaztek baino gehiagok aurkitu zuten lana foro honi esker, beste urteetan bezala, solasaldiak, tailerrak, enpresa-aurkezpenak baita hautaketa-prozesuak ere eskaintzen baititu.

CRA-Liburutegian izandako gaurko ekitaldian Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibertek ere parte hartu du, eta bertan izango den solasaldian ondokoek hartuko dute parte: Cebek-eko lehendakari Iñaki Garcinuño, Eusko Jaurlaritzako Gazteria arduradun Ander Añibarro, masterreko ikasle Blanca Camarón eta graduko ikasle Inhar González. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak