Eu

Eusko Jaurlaritzak barne ekintzailetzaren aldeko apustua inadartu du

2017.eko martxoak 27

Enpresak, startup eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistema osatzen duten eragileek bat egin dute gaur BIC Bizkaia Ezkerraldearen egoitzan, “Enpresa ekintzaileak: sortu edo bihurtu?” izenburuko jardunaldian parte hartzeko eta honenbestez, Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren hirugarren edizioari ekiteko. Ekimenaren buru Eusko Jaurlaritza da, Spri-ren bitartez, eta hiru lurralde historikoetako BIC erakundeek parte hartzen dute beren garapenean, beste zenbait eragile sozio-ekonomikoren batera (merkataritza-ganberak, klusterrak, enpresa-elkarteak, eta abar); 40tik gora dira beren esperientzia partekatzen duten euskal enpresak, ekimena osatzeko.

Ekimenaren helburua da negozio berriak garatzen laguntzea enpresek dituzten barne-gaitasunetatik abiatuta, eta horretarako laguntza pertsonalizatua eskaintzen da hazkunde eta lanpostu-sorrerarako aukera handiak dituzten epe ertain eta luzeko proiektuak garatzeko. Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria den Aitor Urzelaik barne-ekintzailetzaren garrantzia azpimarratu du, bere hitzetan “jarrera hori enpresen barruan eraldaketarako giltzarria baita, barne-talentua baliatzeko ezinbestekoa baita. Ekintzailetzaren alde egiten dugun apustua jarduera sozio-ekonomiko osoa zeharkatzen du, eta ekimen honekin enpresen beraien barne-gaitasunak azalera ekartzea nahi dugu, eta behar duten laguntza guztia eskaintzen diegu hala izan dadin”.

Aurreko edizioetako datuek agerian uzten dute enpresetan bertan honek sortu duen interesa: 1.000 lagunetik gora dira sentsibilizazio-ekintzetan parte hartu duten pertsonak, 80 enpresek negozio berriak garatzeko laguntza aditu pertsonalizatua izan dute, eta enpresetako zuzendaritza osatzen duten 300 pertsonek formazio-saioetan parte hartu dute.

Oinarri honen gainean osatu da edizio honetako eskaintza; Urzelaik azpimarratu duenez, “apustua sendotu dugu, eta enpresek dituzten beharrizanak modu zuzenago batez erantzutera bideratu egin dugu, bereziki industrian diharduten enpresa ertainei eraldaketarako bide eta bitarteko egokiak eskaintzeko”.

2017ko ekintzak

Barne-ekintzailetza sustatzeko “Up! Euskadi” ekimena 2014. urtean abiatu zen. Aurtengo ekitaldiari begira, enpresen beharrizanekin konexioa sendotzen dituzten lan-lerroak indartu egin dira, beren barne-gaitasunak garatzeko “neurrira” egindako ekintzak eta lan-tresnak eskainita.

Ekimena aurkezteko ekitaldian bi hitzaldi nagusi izan dira, barne-ekintzailetzan eta enpresa-eraldaketan aditu diren hizlariekin. Batetik, Néstor Guerra (IEC taldeko sortzailea eta CEO da eta Business Design & Lean Startup arloan irakasle EOI erakundean),  berrasmatzeko gaitasuna izatearen garrantziaz hitz egin duena, startup-en ezaugarrietan oinarrituta, hala nola, aurrea hartzeko gaitasuna, bizkortasuna eta esperimentazioa; eta bestetik, Juan Luis Rodríguez Sánchez del Álamo, Repsol enpresako berrikuntzako zuzendariaren ondokoa izandakoa, gaur egun Tools 4 Digital Innovation etxeko bazkidea, barne-ekintzailetzaren gakoan lan egin nahi duen enpresa mobilizatzeari begira aholkuak eman dituena.

Aurkezpen honi buruzko xehetasun gehiago eta Up! Euskadiekimenari buruzko informazioa, hemen: www.spri.eus/es/up-euskadi

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nerpmp
    2017.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: [BARNE EKINTZAILETZA] Eusko Jaurlaritzak barne ekintzailetzaren aldeko apustua inadartu du https://t.co/bVDchMwjJL https://t.c

  • @nmelg
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #INTRAEMPRENDIMIENTO El Gobierno Vasco refuerza su apuesta por el intraemprendimiento https://t.co/Itlpl6qecx https://t.co/JRd

  • @gananzia
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #INTRAEMPRENDIMIENTO El Gobierno Vasco refuerza su apuesta por el intraemprendimiento https://t.co/Itlpl6qecx https://t.co/JRd

  • @BICezkerraldea
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @deiEJGV: #INTRAEMPRENDIMIENTO El Gobierno Vasco refuerza su apuesta por el intraemprendimiento https://t.co/Itlpl6qecx https://t.co/JRd

  • @deiEJGV
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    #INTRAEMPRENDIMIENTO El Gobierno Vasco refuerza su apuesta por el intraemprendimiento https://t.co/Itlpl6qecx https://t.co/JRdAMEtWrp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak