Eu

Artolazabal: “elkarrizketa Zibilerako Mahaiak gizarte-zerbitzuen itunari buruzko lan-talde bat sortuko du”

2017.eko martxoak 27

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, gaur goizean Lakuan egin den Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bileran hartu du parte. Mahaiaren buru REAS-Red de Economía Alternativa y Solidaria Sareko Gonzalo Rodríguez Agirregoitia izan da. Bileran gizarte-zerbitzuen itunari buruzko lan-talde bat sortzea erabaki da.

 

Elkarrizketa Zibileko Mahaia Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek, erakunde sozialek, eta Autonomia Erkidegoko administrazioak osatzen dute. Bileran ere egon dira Lide Amilibia eta Marcos Muro sailburuordeak, Emilio Sola eta Ernesto Sainz Lanchares zuzendariak, eta Lanbideko Zuzendari Nagusi Borja Belandia.

 

Bileran ondorengo gaiekin lotutako hainbat ekarpen eta proposamen egin dira: foro soziosanitarioan parte-hartzea, elkarteak eta sarean hauen lana indartzea, hezkuntzako denbora librearen plan estrategikoak, ikerketa gizarte-politiken arloan, gizarte gaien legea, desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna, arazo demografikoak, familia-kontseilua eta -behatokia, irisgarritasuna, bizitegi-baliabideak, haurren eskubideak, adineko pertsonak eta merkatu soziala deitutakoa.  

 

Hitzorduan egon dira, besteak beste, Natalia Díez Caballero, José María Odriozola, Manuel Merino, Iñigo Bidaurrazaga, Estiri Rivas, Alfonso López, Pablo González eta Juan Carlos Pérez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @borjadoval
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Mesa del Diálogo Civil creará un grupo de trabajo sobre la concertación de los servicios sociales ➡ https://t.co/0QekNC8wIl

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak