Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2017-2020 Esparru Programa onetsi du

2017.eko martxoak 28
  • Programak 8.800 milioi euroko aurrekontua du eta legealdi honetan langabezia-tasa %10aren azpitik jaistea du helburu

Eusko Jaurlaritzak gaur izan duen bileran onetsi du Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2017-2010 Esparru Programa, aurreko legealdian hasitako ekonomiaren susperraldia sendotzea helburu duena. Programaren asmoa da euskal enpresen lehiakortasuna indartzea, eta susperraldi ekonomikoak enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa lortzea, legealdi honetan langabezia-tasak %10aren azpitik murriztearren.

Iñigo Urkullo Lehendakariak aurkeztu duen programa honek oraingo Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa betetzen du, bere Gobernu Programan bildutakoa.

Programa honetarako 2020ra arte kalkulatu diren baliabideak 8.800 milioi eurokoak dira guztira: 1.175 M€ Enplegu Planerako; 5.225 M€ Inbertsio, Berrikuntza, Internazionalizazio eta Industrializaziorako; eta 2.400 M€ abaletan.

Gaur onetsitako Esparru Programa Herrialde estrategia bat da, eta ideia hauetan laburbiltzen da:

  • Estrategia integratu bat, Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldekoa, 8.800 milioi euroko aurrekontua duena langabezia-tasa %10aren azpitik murrizteko.
  • Enplegu Plan Espezifiko bat, prestakuntza, ekintzailetza eta lan-munduan txertatzea bultzatzeko.
  • Gazteentzako enplegua bultzatzeko lerro espezifiko bat abian jartzea, 20.000 gazteri lan-aukera bat eskaintzea ahalbidetuko duena.
  • I+G+Brako aurrekontuaren urteko %5a goratzea.
  • Euskal enpresa Txikien eta Ertainen internazionalizazioan laguntzea.
  • “RIS3 espezializazio-estrategia adimenduna” garatzea, Europan goi-mailako berrikuntzaren eskualde gisa Euskadi sendotzeko.
  • Laugarren iraultza industrialaren alde apustu egitea, Euskadiren garapen ekonomikoaren eragile gisa.
  • Euskal ETEen digitalizazioa indartzea, Euskadiren Agenda Digitalaren estrategia garatuz, 1.500 enpresa modernizatu eta digitalizatzearren. 
  • Prestakuntza dualaren alde apustu egitea, baita Lanbide Heziketaren alde ere lantegietan.
  • Enplegu publikoa berritzea eta sendotzea, aurreikusitako erretiroen agertokiari erantzunez. 

Azkenik, aurreikusita dago programa honek ondokoetan eragina izatea 2020ari begira:

  • Bultzatutako 45.000 enplegu
  • Lagundutako 6.000 enpresa berri
  • Finantzatutako 100 ikerketa-proiektu berri
  • Kanpoko merkatuetarako sarbidean lagundutako 1.200 ETE
  • Beren modernizazio- eta hedapen-proiektuetan lagundutako 1.100 ETE
  • Lagundutako ETEetako 4.100 berrikuntza-proiektu

2017-03-28 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

28 iruzkin
  • @leireove
    2017.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa Marco por el Empleo y la Reactivación Económica https://t.co/NmV73cJ06M @Gob_eus @deiEJGV https://t.co/dXb8HEQi

  • @jonbasterra
    2017.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa Marco por el Empleo y la Reactivación Económica https://t.co/NmV73cJ06M @Gob_eus @deiEJGV https://t.co/dXb8HEQi

  • @grupospri
    2017.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Programa Marco por el Empleo y la Reactivación Económica https://t.co/NmV73cJ06M @Gob_eus @deiEJGV https://t.co/dXb8HEQi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak