Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren “Nire Tratamendua” App-a gaurtik dago eskuragarri Gipuzkoan

2017.eko martxoak 27

Gipuzkoan 345.000 pertsona daude, 16 urtetik gorakoak, tratamendu mediko aktiboa dutenak, eta, horrek, preskribatutako medikazioa zuzen hartzen laguntzen duen aplikazio honen erabiltzaile potentzial bihurtzen ditu. 

Aplikazio berri honek harrera ona izan du Araban, izan ere, aktibatu zenetik 3.500 pazientek baino gehiagok, gehienak 65 urtetik gorakoak, instalatu dute bere telefono mugikorrean.  

 

“Nire Tratamendua” aplikazioa gaurtik dago eskuragarri Gipuzkoan, eta horri esker, tratamendu mediko aktiboa duten eta lurralde honetan bizi diren 16 urtetik gorako 345.000 pertsonak izango dute erabiltzeko aukera, eskueran izanik Osakidetzako beren medikuak preskribatutako medikazioa zuzen hartzen laguntzeko tresna pertsonal bat. 

Aplikazio berri honek, segurua, praktikoa, sinplea, erabiltzen erraza eta, batez ere, eraginkorra izanda, segituan jasotzen du kontsultan entregatzen den Tratamendu Medikoaren Orria, eta informazio hori guztia telefono mugikorretik eskuratu eta erabil daiteke. 

“Nire Tratamendua” Tratamendu Orria eta pilula-kaxa fisikoak osatzera dator –ez ditu ordezten–, eta pazienteei tratamendu medikoaren jarraipen egokia egiten laguntzen dienez, osasun-onuren mesederako izatearekin batera, pertsonen bizi-kalitate hobea ere ekarriko du. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Jon Darpónek joan den astelehenean aurkeztu zuenetik, APPak jakin-min handia sorrarazi du; eta horren froga dugu Arabako lurraldean 3.500 pertsonak baino gehiagok instalatu dutela dagoeneko aplikazioa eta erabiltzen ari direla. Horietatik, erabilera-mailarik handiena 65 urtetik gorako pertsonen artean ikusten da. 

APP hau Osakidetzaren webgunean dago eskuragarri, eta abantaila hauek ditu: tratamendu aktibo guztiak adierazten ditu (tratamendu kronikoak, akutuak eta eskariaren araberakoak); etengabe eguneratutako informazioa dauka; medikazioa noiz, nola eta zer dositan hartu behar den adierazten du; farmazian emandako azken botika zein den ezagut dezakegu; medikazioa berrikusi, amaitu eta jasotzeko datak jakitera ematen ditu; preskribatu zaigun trataerari buruz gure medikuak emandako jarraibideak jaso ditzakegu. 

Osasun Sailburuaren hitzetan, aplikazioak “pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, eta gainera, gure ardurapean dauden pertsonen tratamenduari jarraipena egin diezaiokegu”. 

“Nire tratamendua” Osakidetzaren Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendaritzaordeak sortu eta garatu duen tresna bat da, eta 16 urtetik gorako 1.120.000 pertsona baino gehiagori eman diezaieke zerbitzua, hau da, euskal osasun zerbitzuan tratamendu aktiboak dituztenei. Tratamenduaren informazio pertsonal eta zehatza eskuratzeko ezinbestekoa da Osasun Zentroan erraz eska daitekeen Barku Jokoa edukitzea

Aipatu beharrekoa da aplikazio honek –osasun-arretako zerbitzu publiko batean ezaugarri horiek dituen bakarra izanik– Osakidetzan egindako preskripzioak bakarrik jasotzen dituela.

 

“Nire Tratamendua” APParen funtzionaltasunak:

 

Lau eremu nagusi ditu: Hartualdiak, Nire Tratamendua, Alarmak eta Postontzia

 

Hartualdiak: medikazioaren banaketa erakusten du otordutan eta ordutan zatiturik. Eredua otorduei egokitzen ez bazaie, aplikazioa uneko ordutik hurbilen dagoen otorduan kokatzen da. 

Nire Tratamendua: medikazioa ordenaturik agertzen da, kronikoa, akutua edo eskariaren araberako izan. Edozein medikamendu sakatzen badugu, hari buruzko zehaztasun gehiago ikus dezakegu.

Alarmak: “alertak” sortzeko aukera ematen du, medikazioa noiz jaso behar den edo tratamenduaren berrikuste- edo amaiera-datei buruzkoak.

Postontzia: hemen kontsulta daiteke APPra sartu ginen azkeneko alditik tratamenduan aldaketarik izan ote den, eta hainbat informazio: tratamendu-aldaketa, medikazioa farmazian jasotzeko hurrengo datak, etab.

 

            Gipuzkoan martxan jarri eta gero, Bizkaian hurrengo astelehenetik aurrera egongo da eskuragarri; hartara, aplikazioa Euskadi osoan hedatzeko prozesuari amaiera emango zaio.

 

 

Gasteizen, 2017ko martxoaren 27a

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2017.eko urriak 07

    Mi tratamiento lo quisiera tener en el ordenador: Se ve mejor

  • 2017.eko maiatzak 29

    El acceso a la aplicacion es demasiado largo y complicado: Hay que rellenar tres formulaciones diferentes, y cada vez que hace una consulta y retrocedes, te saca de nuevo a rellenar otra vez las tres formulaciones. Ademas, no expecifica si el DNI debe de escribirse con letra o sin letra, la indicacion para la contraseña no es correcta ( pide 8 caracteres alfanumericos) pero en realidad solicita un codigo de SOLAMENTE 8 caracteres y uno al menos debe ser numerico). Muy lenta.

  • @juanroyoabenia
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @EspacioMayores: La #app de #Osakidetza “Mi Tratamiento” está disponible en Gipuzkoa https://t.co/ddxD1ILRw5 @osakidetzaEJGV

  • @Ssbarreras
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @EspacioMayores: La #app de #Osakidetza “Mi Tratamiento” está disponible en Gipuzkoa https://t.co/ddxD1ILRw5 @osakidetzaEJGV

  • @sabya_world
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    La #app de #Osakidetza ‟Mi Tratamiento‟ está disponible en Gipuzkoa https://t.co/oeWSz48d19 osakidetzaEJGV

  • @saludmasactiva
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    La #app de #Osakidetza “Mi Tratamiento” está disponible en Gipuzkoa https://t.co/qYUuJDdDVg osakidetzaEJGV https://t.co/ZvCKn9gyQh

    La #a…

  • @Gerontes_
    2017.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    La #app de #Osakidetza “Mi Tratamiento” está disponible en Gipuzkoa https://t.co/WF6jFzCZTy osakidetzaEJGV https://t.co/t4ug9BhjWK

    La #a…

  • @ibetolaza
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La app de Osakidetza “Mi Tratamiento” está, desde hoy, disponible en Gipuzkoa ➡ https://t.co/ixemvyECxx https://t.co/A

  • @jdarpon
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La app de Osakidetza “Mi Tratamiento” está, desde hoy, disponible en Gipuzkoa ➡ https://t.co/ixemvyECxx https://t.co/A

  • @jdarpon
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetzaren “Nire Tratamendua” App-a gaurtik dago eskuragarri Gipuzkoan ➡ https://t.co/XK52UVUfN2 https://t.co/Yv6lF6

  • @mutualiaeus
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Osakidetzaren “Nire Tratamendua” App-a gaurtik dago eskuragarri Gipuzkoan ➡ https://t.co/XK52UVUfN2 https://t.co/Yv6lF6

  • @osakidetzaEJGV
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzaren “Nire Tratamendua” App-a gaurtik dago eskuragarri Gipuzkoan ➡ https://t.co/XK52UVUfN2 https://t.co/Yv6lF6H4x4

Komunikabideek behera kargatzeko