Eu

Artolazabal: “herrialde eta eskualdeak Europako ongizate eta elkartasun ereduaren kudeatzaile bikainak bihurtu gara”

2017.eko martxoak 27

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalen esanetan, “Erromako Hitzarmenek 60 urte bete dituzte: sei hamarkadotan gauza handiak lortu dira eta asko egin da aurrera Europako herrialde eta eskualdeentzat, eta une bikaina da Europar Batasunarentzat definitu behar den etorkizunean presentzia handiagoa eta jarduera biziagoa izan dezagun enplegu gehiago eta hobea lortu, gure gazteentzat urrats positiboa eman eta, azken batean, proiektu handi hori osatzen dugunon ongizatean aurrera egin nahi dugunontzat”.

 

“Hasiera batean estatuak bakarrik ziren, baina gerora beste hainbat herrialde eta eskualde, hala nola, Euskadi, Bavaria, Katalunia, Gales, Eskozia edo Esloveniar Karintia –batzuk aipatzearren– Batzordeak proposatutako ongizate eta elkartasun eredu europar horren kudeatzaile bikainak bihurtu dira”, adierazi du Beatriz Artolazabalek. 

 

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren esanetan, “gure gazteak XXI. mendeko Europar Batasun berri horretako partaide izango dira, eta enpleguaren, familiaren, hirugarren gizarte-sektorearen eta mugikortasunaren arloan garatzen dituen politikek definituko dituzte Europar Batasunaren datozen hamarkadak”.

 

Artolazabalen ustez, “Batzordeak berak nahiz Eskualdeen Batzordeak garrantzi handiko eginkizuna betetzen dute Europa berria eraikitzeko prozesu horretan, eta Euskadi eta partaide duen Euroeskualdeak bere ahotsa eta kudeaketarako ahalmen handiagoa izan behar dute. Gaur gure babesa eta adorea helarazi nahi dizkiogu Jean-Claude Juncker presidenteari Erromako Gailurrean Europaren etorkizun bateratuari buruzko hausnarketan ideia berriak bilatzeko prozesurako”.

 

Urteurren honek aukera eman du Europar Batasunaren lorpen kolektiboak balioetsi eta bere etorkizuna eztabaidatzeko agertoki berriak kontuan hartuta: dimentsio sozialaren garapena; Ekonomia eta Diru Batasuna sakontzea; globalizazioari probetxua ateratzea, Europaren defentsaren etorkizuna; eta EBko finantzen etorkizuna.   

 

#EU60 #FutureOfEurop

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal: herrialde eta eskualdeak Europako ongizate eta elkartasun ereduaren kudeatzaile bikainak bihurtu gara ➡ https://t.co/mqQWmn7a3F

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Artolazabal: países y regiones nos posicionamos como excelentes gestores del modelo europeo de bienestar/solidaridad https://t.co/M2qzEyUb71

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak