Eu

Bingen Zupiria sailburua Koldo Mitxelenaren omenezko eskulturaren inaugurazioan izan da, Errenterian

2017.eko martxoak 26

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Errenterian izan da gaur, Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren omenezko eskulturaren inaugurazioan. Euskal hizkuntzalaririk garrantzitsuenetako bat izan zen Mitxelena eta euskara batuaren oinarriak ezarri zituen.

Mende bat bete zen 2015ean Koldo Mitxelena jaio zenetik eta, mendeurrena ospatzeko, Errenteriako Udalak bere omenezko monumentu bat egitea erabaki zuen. 2016an lehiaketa bat ireki zen eta 17 proiektu aurkeztu ziren bertara. Epaimahaiak aho batez erabaki zuen Ekain Olaizolaren 'Hitzen itzala' lanak merezi zuela ohorea.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gaztedia eta Kiroletako Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua; Jose Maria Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Mikel Zalbide eta Lourdes Oñaederra euskaltzainak; edota Jokin Azkue HABEko zuzendaria izan dira. Julen Mendoza Errenteriako alkatea ere ekitaldian izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak