Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Andaluziaren XIII. Egunean izan da

2017.eko martxoak 25

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Andaluziaren XIII. Egunean izan da gaur, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. Ekitaldi honen antolatzaileek jai handi bat prestatu dute jardunaldi honetarako, eta sailburuak gerturatu direnentzat hitz egiteko aukera izan du. “Zoriondu nahi zaituztet zuen identitateari eusteko orduan eta zuentzat hain garrantzitsua den jai hau antolatzeko orduan erakusten duzuen harrotasunagatik; eta eskerrak eman nahi dizkizuet jardunaldi honen bitartez andaluziar herria hobeto ezagutzeko ematen diguzuen aukeragatik; bere kultura, adierazteko modua eta munduan bizitzeko era bertatik bertara ezagutzeko abagune honengatik”, adierazi du.

Urtero ospatzen da jai hau eta jatorri andaluziarra duten euskaldunak dira bere protagonista nagusiak. Euskadiko erakundeetako eta alderdietako hainbat ordezkari izateaz gain, Andaluziako Juntako Sustapen eta Etxebizitza sailburu Felipe Lopez izan da. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Zupiria sailburua mintzatu da, elkarbizitzaz batez ere: “Andaluziako ereserkian badaude bi hitz bereziki gogoko ditudanak: bakea eta itxaropena. Hemen gauden guztiok batzen gaituzten bi hitz dira, eta Euskadin bizitzea erabaki dugun guztiok ere batzen gaituzte. Hemen garatuko dugu gure elkarbizitza, hemen sufrituko dugu, baina maitatu ere hemen egingo dugu”.

“Bakea, gure gizarteak hainbat hamarkadez eskatu duen zerbait da; orain dela urte bakar batzuk lortu dugu. Gizarte honetan asko sufritu da; bereziki zenbait euskaldunek asko sufritu dute indarkeria eta terrorismoa. Lehen aldiz, agian 150 urtetan, lasaitasun eta elkarbizitza demokratiko garaia bizi dugu, asko amestu eta itxaron genuen zerbait. Ailegatu da behingoz, eta ona da hori gogoratzea eta gozatzea. Bakearekin batera, itxaropena. Gizarte honen ongizatea, modernitatea, garapen ekonomikoa eta elkartasuna partekatzeko itxaropena. Elkarrekin bizitzen jarraitzeko itxaropena eta bizitzeko aukeratu dugun herri honen etorkizuna denon artean eraikitzeko itxaropena”, desiratu du sailburuak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik, Almudena Otaola Kabinete arduraduna ere izan da hitzordu honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak