Berriak
Eu

Modu original batean euskara bizitzeko esperientzia, Euskodromoa

2010.eko azaroak 07

Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaria, Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Mercosurrentzako duen Ordezkariarekin eta Julian Celaya, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendariarekin batera, Mar del Plata hirira bidaiatu ziren Euskal Asteko ospakizunetan parte hartzera. Bertan, euskarara gerturatzeko proposamen original batean parte izateko aukera izan zuten.


"Hemen jende asko ibili da" argitu zuen harrituta Goenagak. "Jolasean ibili dira eta batez ere jolasaren bidez  euskara hemengo Argentinako jendearengana hurbildu da", azaldu zuen Euskal Institutuaren Zuzendariak.


"Euskodromoa" deituriko ekintza euskara zabaldu eta praktikatzeko proposamen bitxia izan zen eta  Mar del Platako Denak Bat euskal etxera asteburuan gerturatzen ziren bisitari guztiei eskeintzen zitzaien.


Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetatik iritsiak eta baita Japoniatik ere, bakoitzak euskarari buruz zekiena, gutxi edo asko izan, gure hizkuntzara gerturatzeko era izan zen  euskodromoa. Mintzatzea zen kontua. Txikien jolasak ere izan ziren eta batzuk bai bertso eta baita abestiekin ere ausartu ziren.


"egia esan oso giro atseginean ikusten ari gara hain urruti dagoen jendeak euskera bizirik nola mantentzen duen", azpimarratu zuen Aizpea Goenagak.


Aukera honetan, euskara Euskal Astearen ospakizunetan elementu nagusia izan zen, 2010ean 20 urte betetzen baitira Argentinan Euskaraz programa martxan jarri zenetik. Programa honen bitartez irakasleak prestatu dira euskara klaseak euskal etxeetan irakatsi ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aizpea Goenaga, Julián Celaya eta Elvira Cortajarena