Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-akordioa izenpetu du Lanbide Heziketa bultzatzen konprometituta dauden sei enpresarekin

2017.eko martxoak 27

Iñigo Urkullu lehendakariak Lanbide Heziketa bultzatzen laguntzen ari diren sei euskal enpresaren ordezkariak hartu ditu gaur goizean Lehendakaritzan. Mondragon, Danobatgroup, Petronor, Uvesco, Tubacex eta ITP enpresen eta Confebask erakundearen arduradun nagusiak lehendakariarekin bildu dira. Bileran langileen prestakuntzari eta aurki lan-merkatuan sartuko diren Lanbide Heziketako ikasleen prestakuntzari dagokion egungo egoera aztertzeko aukera izan dute.

Bilera egin ondoren, baterako lanean aurrera egiteko funtsezko harremana finkatuko duen lankidetza-akordioa izenpetu dute enpresek eta lehendakariak. Akordio horrek bultzada emango dio, bereziki, Lanbide Heziketa duala hartzen ari den garrantziari, batez ere etorkizuneko profesionalak teknologia aurreratuko inguruneetan eta ingurune konplexuetan profesionalki garatzeko prestatzeari begira. Horrez gain, gaur izenpetu duten akordioak beste alor garrantzitsu batzuk ere kontuan hartzen ditu, hala nola enpresa osatzen duten pertsonak eguneratzeko eta prestatzeko bidea errazteko eta malgutzeko premia, lan-esperientzia ezagutu edo aitortzeko aukera emango duten prestakuntza-ibilbide espezifikoen bitartez. Izenpetutako dokumentuak jasotzen du, halaber, zein garrantzitsua den konplexutasun handiagoko lan-inguruneetarako espezializazio zehatz batzuk eskuratzea.

Enpresa horien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko baterako lana funtsezkoa da dagoeneko gertatzen ari diren aldaketen abiadurari ziurtasunez aurre egin ahal izateko; behar den prestakuntza egokitu ahal izateko, pertsonak enplegagarritasun-premia berrietara molda daitezen; eta enpresek aukera izan dezaten aldaketa horien ondorioz sortu den lehiakortasun handiaren eskakizun berriei erantzuteko.

Ildo horretan, Mondragon, Danobatgroup, Petronor, Uvesco, Tubacex eta ITP enpresek erakutsi dute, Lanbide Heziketarekin lankidetza estuan diharduten beste enpresa batzuek bezalaxe, gisa horretako ekintzak aurrera eramateko interesa eta konpromisoa dutela. Gaur izenpetu den akordioak finkatu egiten du behar den eta dagoeneko emaitza onak izaten ari den ereduarekiko konpromisoa.

Akordioa izenpetu duten enpresak:

 

MONDRAGON

Iñigo Ucin Azcue

Presidentea

DANOBATGROUP

Pello Rodriguez

Zuzendari nagusia

PETRONOR

Emiliano López Atxurra

Presidentea

UVESCO

José Ramón Fdz. de Barrena Bermejo

Zuzendari nagusia

TUBACEX

Jesús Esmorís Esmorís

CEO (Chief Executive Officer)

ITP

Arantza Hallet Charro

Giza Baliabideen zuzendaria

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Benitopastor
    2017.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco suscribe un acuerdo de colaboración con seis empresas comprometidas en el impulso de la FP https://t.co/f7YAZ26qTy

Ekitaldiko kargudunak