Berriak
Eu

Aizpea Goenagak Buenos Aireseko euskal etxeen pinakoteka ezagutu zuen

2010.eko azaroak 06

Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria, Argentinara etorri da Euskal Asteko ospakizunetan parte hartzera. Bide batez, Gure Echea eta Laurak Bat euskal etxeen pinakoteka ezagutzeko aukera izan zuen.

Goenagak, Eusko Jaurlaritzak Mercosurrentzako duen Ordezkaria Elvira Cortajarenarekin batera, bi euskal etxeetan, berrogeitamar baino margo gehiagoz osaturiko ondare kulturala ikusi ahal izan zuen. Zuzendariak, katalogoaren baliostatze, zaharberritze eta katalogazioan aurrera pausuak emateko interesa argitu zuen. Baita margoak zabaldu eta garratzia emango dien etorkizunerako agenda bat sortzeko elkarlanaz ere hitz egin zuen.

133 urterekin eta beraz, Euskaditik kanpo dagoen erakunde zaharrena izanik, Laurak Bateko pinakotekak zenbait euskal margolari garrantzitsuen pintura- lanak gordetzen ditu: Kaperotxipi, Cabanas Oteiza, Aranoa, Bikandi eta Arrue anaienak, besteak beste. Gure Echeak ere, hauen eta beste euskal margolari famatuen hamabost bat margo ditu bere baitan.

Asteburuan zehar Goenaga, Cortajarena eta Julian Celaya, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendarial, kostaldeko Mar del Plata hirira bidaiatuko dira, Argentinako independentziaren berrehungarren urtean ospatzen ari den Euskal Astean parte hartzeko. Aukera honetan gizataldearen elkartzea kutsu berezi bat izango du. Argentinan Euskaraz, irakasleen prestakuntzaren bidez euskara Argentinako euskal etxe guztietara gerturatu duen programak, 20 urte bete dituelako.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aizpea Goenaga