Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Erromako Itunaren 60. urteurrenean

2017.eko martxoak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritza Erromako Itunaren 60. urteurreneko ospakizunetara atxikitzen da.

Eusko Jaurlaritzak Itunaren oinarriak izan ziren balioak goraipatu nahi ditu, Europako Ekonomia Erkidegoa sortzea eta gerrako zauriak gainditzea ahalbidetu baitzuten. Bakea ez da eginiko gauza bat, baizik eta uneoro egin beharreko zerbait, ezinbestean gizarte ireki eta seguruak eskatzen dituena.

Erromako Itunaren bitartez, aro garaikidean Europan egon den proiektu politiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuena abiarazi zen. Horrek, herritarrek erakundeetan konfiantza berreskuratzea ahalbidetu zuen. Ordutik, Europar Batasunak bere historiako bake egoera eta garapen ekonomiko eta sozial luzeenak bizi izan ditu.

Gaur, sorrerako Europaren hark bezala, gizakion duintasunaren defentsa aldarrikatzen dugu. Horretarako, ezinbestekoa da EBko eragile politiko guztien konpromisoa, europar erakundeetatik hasi eta toki erakundeetaraino.

Schuman, Monnet, De Gasperi edota Adenauer, zein Agirre, Irujo edo Landabururen ideiak aldarrikatzen ditugu. Beraien ereduak Europar Batasunaren sorrerako balioak gaur egunera ekartzea dakar, Batasuna osatzen duten herri anitzen isla.

Erromatik Lisboara, Maastricht, Amsterdam eta Nizatik pasata, Itunak bakean eraikitako etorkizun baten asmoa islatzen du. Mailakako integrazioaren bitartez, elkartasunean, justizia sozialean eta demokrazian oinarritutako etorkizun bat eraikiz.

Gaur egun krisi existentziala bizi du Europar Batasunak, baina ez soilik hori, bere biziraupena batasun politiko, ekonomiko eta sozial gisa ere kolokan dago. Lehenengo aldiz, bere kideetako bat, Erresuma Batua, Batasunetik irteteko prestatzen ari da.

Europa integratuago bat eskatzen dute gero eta desberdintasun sozial eta ekonomiko handiagoek, bereziki gure gazteek jasan behar dituzten langabezia tasa altuek, errefuxiatuen krisi humanitarioak ‑EBk duen balore krisiaren islak, alegia–, aldaketa klimatikoak, segurtasun eta defentsa arazoek edota oreka geopolitiko berriek.

Integrazio handiagoa ez da uniformetasuna, eta posible izan beharko litzateke Europa osatzen dugun herrien arteko elkar ulertzean eta errespetuan oinarritutako eraikuntzan aurrera egitea.

Birsorkuntza garaia da.

Jendarteari instituzioetan eta ekintza politikoetan konfiantza itzuliko dion Europa aldarrikatzen dugu. Parte hartzearen eta subiranotasun partekatuaren garaia da.

Bere aniztasuna onartzen duen Europa aldarrikatzen dugu, non helburu eta interes komunak gauzatzeko erritmo desberdinak elkarrekin egon daitezkeen.

Europa anitz bat defendatzen dugu, proportzionaltasun eta subsidiariotasunean gobernatua, jardun publiko eraginkorra ahalbidetuko duena, maila anitzeko benetako gobernantza baten bitartez.

Estatu sozialean oinarritutako Europa, pertsonak helburu dituena, lehiakorra eta berritzailea, lurralde kohesioarekin eta bere nortasun eta baloreak zainduko dituena.

Europaren proiektu partekaturen etorkizuna bere parte diren herrien borondatezko atxikimenduan oinarritzen da. Askatasun eta demokraziarekin konprometituta, horiek baitira oinarrizko zutabeak. Giza eskubideak eta zuzenbide estatua errespetatzea bere indargune nagusia dela sinetsita. 

Gaur egun Europa ez litzateke berbera izango Erromako Itunik gabe.

Estatu eta erakundeei eskatzen diegu Europako proiektuan sakontzen jarrai dezatela.

Herri gisa, Europako proiektu komunari gure ekarpena egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriaren ordezkari gisa, bere bokazio eta konpromiso europazalea berretsi du historikoki. Europar nazioen kontzertuan bere toki eta ahotsarekin jardutea helburu duen gizarte bat ordezkatzen dugu.

Europarekin dugun konpromisoa berresten dugu gaur. Gure proiektua da. Batasun gehiago, integrazio gehiago, proiektu konpartitu gehiago.

Erromako Itunaren 60. urteurrenean, Euskadik Europaren integrazioarekin duen konpromiso argi eta garbia berresten dugu.

22 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @argizka
    2017.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/

  • @IbonUribeGdko
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/

  • @melitia_
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/

  • @nmelg
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/

  • @MMarinBxl
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/

  • @imanollanda
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Erromako Itunaren 60. urteurrenean ▶️ https://t.co/gGtpz6tQ3G https://t.co/k

  • @imanollanda
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/

  • @CapitanBasauri
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/

  • @economiavasca
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/

  • @mikel_uriguen
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Erromako Itunaren 60. urteurrenean ▶️ https://t.co/gGtpz6tQ3G https://t.co/k

  • @AzalgorriBilbao

  • @La_Bernaola_201
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ▶️ Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Erromako Itunaren 60. urteurrenean ▶️ https://t.co/gGtpz6tQ3G https://t.co/k

  • @EAJPNVSantutxu

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    ▶️ Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Erromako Itunaren 60. urteurrenean ▶️ https://t.co/gGtpz6tQ3G https://t.co/kfKe5q3EkI

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus @Irekia #euskadi adierazpen instituzionala Erromako Itunaren #RomeTreaty 60. urteurrenean #eu60 https://t.co/xuZxGv9RKn

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    Declaración institucional @Gob_eus @Irekia #euskadi #basquecountry en #eu60 aniversario #RomeTreaty Tratado de Roma https://t.co/pXdN7W6i2g

  • @Gob_eus
    2017.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    ▶️ El Gobierno Vasco se suma a la celebración del 60º aniversario del Tratado de Roma ▶️ https://t.co/nWdMYCxWDw https://t.co/diOSdvwund

Ekitaldiko kargudunak