Enplegu Publikorako Eskaintza Hezkuntzan: Izena emateko epea 6.122 eskaerarekin itxi da
- Hezkuntza Sailak Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistrentzako 740 plaza eskaintzen ditu 2017an
- Lehen proba ekainaren 17an burutuko da BECen
Euskadiko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan izena eman dutenek kontsultatu dezakete dagoeneko euren egoera zein den, Hezkuntza Sailaren webgunean, erabiltzaile izena eta pasahitza erabiliz sartuta. Izan ere, argitaratua baita dagoeneko Lan Eskaintza Publikoan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, orotara onartutako 6.122 pertsona jasotzen dituena. Behin betiko zerrenda apirilaren 27an argitaratuko da.
Onarturiko maisu-maistrek maiatzaren 2tik 12ra bitarteko epea izango dute programazio didaktikoa aurkezteko. Ondoren, hil horretan bertan, Hezkuntza Sailak beste epe bat irekiko du merezimenduen ziurtagiriak aurkez ditzaten. Bestetik, eskatzen den hizkuntza eskakizuna oraindik ez duten izangaiak, perfil hori egiaztatzeko probatara aurkeztu ahal izango dira, deialdi irekian, baldin eta EPEan izena ematerakoan hala eskatu badute. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko atariko proba apirilaren 1ean izango da; handik astebetera idatzizkoa, eta ondoren ahozko proba, maiatzeko lehen hamabostaldian. Oposizio-aldiko lehen proba ekainaren 17an burutuko da, Bilbao Exhibition Centren.
Hezkuntza Sailak maisu-maistrentzako 740 plaza eskaintzen ditu 2017an (Haur eta Lehen Hezkuntzan), espezialitateen arabera honela banatuta:
Espezialitatea |
Plazak |
|
Haur Hezkuntza |
227 |
|
Lehen Hezkuntza |
252 |
|
Ingelesa |
57 |
|
Gorputz Hezkuntza |
37 |
|
Musika |
36 |
|
Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa |
105 |
|
Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza |
26 |
|
Guztira |
740 |
Lehen proba, ekainaren 17an BECen
Oposizio-aldiak bi proba izango ditu, eta horietako bakoitza bi zatitan egituratuko da. Proba bakoitza kanporatzailea izango da. Bi probetan lehenak –ekainaren 17an Bilbao Exhibition Centren burutuko denak- aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea izango du helburu.
Lehen probaren lehen zatian, izangaiek gai bat idatziz garatu beharko dute, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendatik epaimahaiak ausaz ateratako gaien artetik aukeratuta. Bi ordu izango dituzte proba hau burutzeko. Ondoren, bigarren zatian, proba praktikoa izango dute –hau ere idatziz egin beharrekoa-, hautagaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko. Hiru ordu izango dituzte zati hau burutzeko. Lehen probaren zati biak gainditzen dituztenek bigarren proba egin ahal izango dute.
Bigarren proban, programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute hautagaiek epaimahaiaren aurrean ahoz (aurrez maiatzean entregatu behar izan duten programazio didaktikoa), eta unitate didaktiko bat aurkeztu beharko dute ondoren.
Deialdi honekin, eta 2015ean nahiz 2016an burututako enplegu eskaintzen ondotik, Hezkuntza Sailak segida ematen dio Enplegu Publikorako Eskaintzekiko duen politikari. Era berean, legealdi honetan zehar urtero Enplegu Publikorako Eskaintza bat deitzeko konpromisoa ere berresten du. Familiei lanean nahiz eguneroko bizitzan segurtasun handiagoa ematea du helburu lan eskaintza honek, eta aldi berean egonkortasun handiagoa ematen dio hezkuntza sistemari ere, irakaskuntzaren kalitatean eragin zuzena baitute batak zein besteak.
Hautaketa-prozeduraren inguruko informazio zehatzagoa Hezkuntza Sailaren webgunean dago eskura, esteka honetan:
-
2017-03-24
Comentario de Twitter:
Irekia: OPE 2017 en #Educación. El plazo de inscripciones se ha cerrado con 6.122 personas inscritas ➡ https://t.co/YgNCYFTEU5 -
2017-03-24
Comentario de Twitter:
Irekia: Enplegu Publikorako Eskaintza #Hezkuntza-n: Izena emateko epea 6.122 eskaerarekin itxi da ➡ https://t.co/YO6lBFT3vF