Berriak Lehendakaritza
Eu

Osakidetzako Araba ESIko Errehabilitazio Zerbitzuak zerbitzuen eskaintza zabaldu du arabar guztiei arreta hobea eskaintzeko

2017.eko martxoak 24
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria gaur bildu da 1.300 m2 duen azpiegitura sanitario berri honen profesionalekin. Izan ere, tratamenduetarako teknologia berriez hornitua dago eta 1,6 milioi euroko aurrekontua izan du 

Gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakariak Araba Erakunde Sanitario Integratuaren Errehabilitazio Zerbitzuko instalazio berriak bisitatu ditu, non zerbitzuen eskaintza zabala eta hobea egingo zaien arabar guztiei 

Jon Darpón Osasun sailburua eta Mª Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusia lagun izan dituen Urkullu lehendakariaren esanetan, Araba Unibertsitate Ospitaleko errehabilitazio guztiaren berrantolaketari esker, arabar guztiek zerbitzuen eskaintza hobea jasoko dute. Izan ere, hainbat patologia bildu ahal izango dira paziente bakoitzaren minantzari ondoen egokitzen zaion tratamendu errehabilitatzailea eskaini ahal izateko. Era berean, zerbitzuko profesionalenganako eragin ona izango du, zeren lan egiteko instalazioak berriagoak eta zabalagoak izateaz gain, baliabide berriak eta baldintza hobeak izango baitituzte 

Lehendakariaren beraren esanetan, “Euskal Sistema Publikoaren alde egindako apustua sendotzen dugu, betiere pazienteari eskaintzen diogun tratamendua eta pertsonen arretaren kalitatea hobetzeari begira”.

Eusko Jaurlaritzaren kontura 1,6 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eragin duen Errehabilitazio Zerbitzua berregituratu ondoren, honako azpiegiturak izango ditu:

 

  • 2016ko urrian martxan jarri eta AUO Txagorritxun kokatu zuten ospitaleratutako pazientearen arretarako eremua eta Bihotz Errehabilitazioa.
  • AUO Santiago ospitaleko eremu berria aurreko eremu erabilgarriarekin bat 2016an martxan jarri zena.
  • Lakuabizkarra osasun zentroko aldea, Aste Santu ostean funtzionamenduan hasteko dagoena, gaurko bisitaldian lehendakariak iragarritakoaren arabera.

 

SANTIAGOKO EREMU BERRIA

 

Gaur bisitatutako Santiago Eraikineko beheko solairuan kokatua, halaber, 1.300 metro karratuko azpiegitura berria kontsultategien eta tratamenduen eremu berriarekin hornituta dago, non tratamendu osoagoak, seguragoak eta eraginkorragoak eskainiko zaizkien arabar pazienteei.

Errehabilitazio zentroaren berritasunak gailentzeko ekipamendu berria nabarmendu behar da. Besteak beste:

 

  • Martxako zinta esekia paziente neurologikoak tratatzeko.
  • Orekarako plataforma, hainbat patologiatako paziente kopuru handi baten ikerketa eta tratamenduak ahalbideratzen dituen sistema.
  • Hand Tutor errehabilitazio sistema. Sentsoreekin hornitutako eskularrua, eskuaren motrizitate fina eta zabala jorratzeko. Izan ere, terapia tradizionalen osagarri interesgarria da eta tratamenduen intentsitatea areagotzen du.
  • Irrati-maiztasuneko ekipamendua. Termoterapia sakoneko aparatua da, zentroan dauden minaren kontrako tratamenduei egokitzen zaiena eta osteosintesia edo protesi egituretan lan egitea ahalbideratzen duena.
  • Ekografoa. Botulismoaren toxina eta hezur eta muskulu txertoak jartzeko erabilia, horren bidez, segurtasuna eta eraginkortasuna handiagotzen direlako.
  • Erradioko talka-uhinen ekipamendua. Tendinopatien, faszitisaren eta min trokanteroaren kontrakoa, eta egokiespen handitze gorakorra duena.

 

 LAKUABIZKARRAKO ALDE BERRIA

 

Araba ESIko zerbitzuaren berregituraketa osatzeko, Lakuabizkarra osasun zentroko alde berria irekiko da epe laburrera. Bertan,200 metro karratu inguru izango dira modu honetara banatuta: kontsulta mediko bat, 70 metro karratuko gimnasioa eta oinez nahiz garabiz irisgarri den beste 70 metro karratuko igerileku erdi goratua.

Errehabilitazio Zerbitzuak antolatuko du jarduera eraikin ezberdinen artean, modu koordinatuan banatuta. Horrela, kontsulta medikoak AUOko Kanpo Kontsultetako eraikineko biak (umeen errehabilitazioa, arnas errehabilitazioa, linfedema eta orokorra), Santiagoko zazpiak (errehabilitazio neurologikoa, pelbis-zorua eta orokorra) eta Lakuabizkarra osasun zentrokoa (orokorra).

Tratamenduak Santiago eraikineko bi eremuetan modu koordinatuan egingo dira. Beheko solairuan laster irekiko den umeen errehabilitaziorako eremua dago, baita arnas errehabilitaziorako, elektroterapiarako eta errehabilitazio orokorrerako beste batzuk ere. Bigarren solairuan, patologia orokorra tratatzeaz gain, ospitaleratutako paziente neurologikoak eta linfedema duten pazienteak ere tratatzen dituzte.

Aipatutako solairu honetan, Terapia Okupazionaleko taldea dago eguneroko jardueretan ahalegintzen dena, pazienteen autonomia funtzional handiena berreskuratu nahian. Era berean, ferulak egiteaz eta goiko gorputz adarra berrentrenatzeaz arduratzen dira, besteak beste, Terapia Okupazionaleko taldekoak.

 

JARDUERAREN ZENBAKIAK

 

Araba ESIko Errehabilitazio Zerbitzuak 2016an 8.796 lehen kontsulta eta 16.528 berrikuspen artatu zituen, hau da, %2 gehiago 2015ekoaren aldean; guztira, 303.000 tratamendu-saio gainditu zituen. Horrez gain, Araba ESIko Errehabilitazio medikuek ospitaleratutako pazienteekin nahiz kanpo kontsultetako pazienteekin Leza ospitalean egindakoak ere hartu behar dira kontuan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak