
Ogasun eta Ekonomia sailburuak aurrekontuak 2017 proiektua aurkeztu du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkuraren aurrean
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburu Pedro Azpiazuk gaur goizean aurkeztu ditu Bilbon Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Biluraren aurrean 2017 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren alderdi nabarmenenak.
Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuorde Alberto Alberdi, Ekonomia eta Plangintzako zuzendari Jordi Campás, eta Kabinete eta Komunikazioko zuzendari Yurdana Burgoa lagun zituela bertaratu da Azpiazu Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurara.
Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen proiektua 11.059,7 milioi eurokoa da; %1,2 igo da joan den urtearekiko, hau da, 126 milioi gehiago.2017ko Aurrekontuko gastuen %76 Gizarte Politikei dagokie. Inbertsiora zuzendutako kapituluen kalkuluen arabera, zenbatekoa 1.239 milioira arte gehitzen da 2017an, ia 43 milioi gehiago 2016aren aldean.
Aurrekontuen Proiektua Legebiltzarrean ari dira orain izapidetzen, eta datorren apirilaren 11n ekingo zaio testuaren behin betiko bozketari.
-
2017-03-23
Comentario de Twitter:
Gob_eus: Azpiazuk #aurrekontuak2017 aurkeztu du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Bilkurare… https://t.co/nOKeLTE5ex -
2017-03-23
Comentario de Twitter:
Gob_eus: Pedro Azpiazu presenta el Proyecto de #Presupuestos2017 ante el pleno del Consejo Económico y Social de E… https://t.co/x720I84JU1 -
2017-03-23
Comentario de Twitter:
Azpiazuk #aurrekontuak2017 aurkeztu du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Bilkuraren aurrean ➡ https://t.co/x7GXpWtmAJ -
2017-03-23
Comentario de Twitter:
Pedro Azpiazu presenta el Proyecto de #Presupuestos2017 ante el pleno del Consejo Económico y Social de Euskadi ➡ https://t.co/8EWcjyTG1v