Eu

Eusko Jaurlaritzak Galdakaorentzat trenbide-soluzio batetan lanean ari dela baieztatzen du

2017.eko martxoak 22
  • Aiz sailburuordea eta ETSko zuzendari nagusi Garitano Uribe alkatearekin eta auzotarrekin bildu dira haien eskaerak lehen eskutik ezagutzeko

Garraio sailburuorde Antonio Aiz eta Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusi Aitor Garitano Bilbon bildu dira gaur arratsaldean Galdakaoko alkate Ibon Uriberekin eta herriko bizilagunekin Eusko Jaurlaritza haien udalerrirako trenbide-soluzio batetan lanean jarraitzen dutela berresteko. Bileran zehar, Bilboko metroarekiko duten konpromisoa berretsi dute, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontuko konpromiso irmoa adieraziz, bakoitzak gastuaren % 50 beren gain hartzen dutelarik.

Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du Bizkaiko mugikortasun-agintaritzaren eskutik garraioak lurraldean duen egoera analizatzeko, udalekin eta Bizkaiko Aldundiarekin modu koordinatu batetan. Horrela, etorkizuneko premiak zein diren zehaztuko da, eta zer garraio-sistemak erantzuten dien hobeto herritarren premiei.

Bertaratuek azterketa lanak ez geldiarazteko eskatu dute eta 5. linea Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak gauzatuko duten hurrengo proiektua izan dadila aldarrikatu dute. Aizek zein Garitanok Galdakaorentzat eta haren ingurunearentzat trenbide-soluzio hoberena bilatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute.

Galdakaoko auzotarrei eragiten dien 5. Lineari dagokionez, haren egungo egoera berraztertu da. Gaur egun eraikuntza-proiektua osatua dago, baina Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Bizkaiko mugikortasun-agintaritzaren baitan, planifikatu den azpiegitura benetan aukera aproposena den landu behar da eta baita egun indarrean dauden zerbitzuei nola eragiten dien.

Zentzun honetan, Bilboko metroarekiko konpromezu ekonomikoa garrantzitsua izan dela berretsi da, eta gaur egun ere hala izaten jarraizten duela. Proiektuak etengabe burutzen joan dira, fase ezberdinetan gauzatuz eta finkatutakoaren arabera exektutatu dira.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak eskuartean dituen trenbide-proiektuek, zaila egiten dute epe ertainean 5. Linearen obrei hasiera ematea; auzotarrek eskatzen duten bezala, legealdiaren amaieraren aurretik martxan ipiniz.

Galdakaoko bizilagunek eskatutako erritmoari erantzuteko zailtasunak zailtasun, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du, edozein obra martxan ipini aurretik falta diren proiektuen prestaketan eta definizioan jarraitzeko borondatea.

Testuinguru horretan, gogoratu dute Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak 1. linean 614 milioi euroko inbertsioa eta 2. linea 858 milioi euroko inbertsioa egin dutela. 1. eta 2. lineak Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGPk) finantzatzen du zorpetze bidez. BGParen zor bizia 2015eko abenduaren 31n 452 milioi eurokoa zen. Hots, oraindik 1. eta 2. lineak ordaintzen ari dira eta horretan jarraituko da, gutxienez, 2027ra arte, Partzuergoaren plan finantzarioaren arabera.

Eraikitzen amaitzear dagoen 3. lineari dagokionez, haren kostua 279 milioi eurokoa da (material higikorreko 74 milioi gehiago –trenak batik bat–), beste 36 milioi euro gehitzen dituen Artxandako tunela kontuan izan gabe.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ibon Uribe, Galdakaoko alkatea