Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren X.Astea euskal hiru hiriburuetan

2010.eko azaroak 08

“Enpresetako gestioan berrikuntza ezartzea” da azaroaren 8tik 21era egingo den Zientzia Astearen helburuetariko bat Bernabé Undaren esanetan

Zientzia Asteak hamargarren urtea beteko du aurten. Zientzia eta teknologia zabaltzea eta gizarteari hurbiltzea helburu izango duten hainbat jarduera ludiko eta dibulgatzaile eskainiko ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren X.Astea “kalitatea eta bikaintasuna bezala, berrikuntza enpresetan ezartzea” du helburu. Adierazpenok Bernabé Undak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak egin ditu aste honi euskal hiriburuetan hasiera ematen dion jardunaldian. Berrikuntza ezartzeak sortzen dituen emaitzak lehiakorragoak izaten laguntzen gaitu”, adierazi du sailburuak.

Astea zientzia, teknologia eta berrikuntza gizartean komunikatzeko Euskadin egiten den ekitaldi handiena da, eta urteroko hitzordu hau lagungarria da zientziaren kultura gizartean bultzatzeko eta gazteen artean zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzeko. Aukera ona da, gainera, laborategietatik kanpo ikerketa aurkitzeko eta berrikuntza eguneroko zerbait bihurtzeko.

2010eko Astea azaroaren 8 eta 21 artean egingo da ofizialki, baina edizio hau hilabetekoa baino luzeagoa izango da; 150 jarduera baino gehiago programatu dituzte enpresa, erakunde, gizarte, komunikazio eta, batez ere, zientzia eta teknologiaren eremuetako eragileek. THEWEEK10

Ohi bezala, Bilbon azaroaren 8an egingo den hasierako ekitaldiarekin abiatuko da, eta handik aurrera lantegiak, hitzaldiak, solasaldiak, erakusketak, kafe zientifikoak, ate irekiak… izango dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda