Eu

Ekoetxea Urdabaik Uraren Mundu Mailako Eguna eta Planetaren ordua ospatuko ditu asteburu honetan

2017.eko martxoak 22

Busturian, 2017 ko martxoak 22.- Ekoetxea Urdaibaik Busturiako Torre Madariagan kokatua eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren menpe dagoena, asteburu honetan  2017ko Uraren Mundu Mailako Eguna eta Planetaren ordua ospatuko ditu.

Uraren Mundu Mailako Eguna

Uraren Mundu Mailako Eguna urtero martxoaren 22an ospatuko da ur gezaren garrantzia eta ur gezaren kudeaketa jasangarria defendatuz. Aurten aukeratutako leloa “Hondakin-urak, ura galdu behar al da? Asmoa hondakin urak gutxitu eta berrerabiltzean datza. Garapen jasangarriaren 6.3. helburuak dioenez, “uraren kalitatea hobetu, kutsadura murriztu, isurketak saiestu eta produktu kimiko eta material arriskutsuen  askatzea txikiagotu, erdira murriztu tratatu gabeko hondakin uren  portzentaia eta birziklapena eta uraren berrerabilpen seguroa handitu

Ospakizun honetarako Ekoetxea Urdaibaik hurrengo ekintzak antolatu ditu:

Larunbata, martxoak 25. 

Uraren mundu mailako eguna eta plastikorik gabeko jardunaldia.

- 10:00-13:00. OZOLLO ERROTA. Ibilbide gidatua errota eta bere funtzioak ezagutzeko. Adin guztientzako.Tarifa: 3€.

- 12:00-13:00. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Biodibertsitateak ematen dituen onurez eta edertasunaz goza ezazue bisitaldi gidatuarekin. Adina: Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.

- 12:30-13:30. "PLASTIKORIK GABEKO URA OSASUNA DA" hitzaldia, Alberto Santolariaren eskutik, Itsas-biologian doktorea. Doan.

- 17:00-19:00. URAREN JAIA. Musika zuzenean, tailerrak (arrain erraldoia, ur-suziriak) eta bolondresek burututa UNESCO-ren Garapen Iraunkorrerako 6.helburuaren (Ur Garbia eta Saneamendua) logoaren irudikapena. Doan.

Igandea, martxoak 26. 
Uraren mundu mailako eguna eta plastikorik gabeko jardunaldia.

- 10:30-14:00. ZETAZEOEN HASTAPENAK. Zetazeoei buruzko hitzaldia eta zetazeoak eta itsas-fauna behatzeko Matxitxako lurmuturrerako irteera gidatuak. Adin guztiei zuzendua. Doan.

- 10:00-12:30. EZAGUTU GAZTELUGATXEKO DONIENE ETA BERE INGURUA. Ibilbide gidatua Gaztelugatxeko Donienera bere ingurua eta bertako biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztientzako. Tarifa: 3€.

- 11:00-12:30. KOSTALDEA ITSASONTZIZ. Irteera itsasontziz Bermeoko portutik Gaztelugatxera kostaldeko inguru naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztiei zuzendua. Tarifa orokorra: 12€; 12tik 4 urtera: 7€.

- 12:00-13:00. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Biodibertsitateak ematen dituen onurez eta edertasunaz goza ezazue bisitaldi gidatuarekin. Adina: Adin guztiei zuzenduta. Doan.

- 17:00-18:30. ZUK ZEUK EGIN: UR-SUZIRIAK. Ur botilekin suziriak egiteko umeentzako tailerra. Adina 6 urtetik gora. Tarifa: 2€.

 

PLANETAREN  ORDUA

Gainera, datorren martxoaren 25ean, 20:30 ean, “Planetaren ordua” izango dugu. Data honetan, eta ordu batez; pertsoeak, komunitateek, enpresek eta mundo guztiko gobernuek argiak itzaliko dituzte.

Ekoetxea Urdaibaik bere argiak itzaliko ditu, “2017ko planetaren  ordua” ekimenarekin bat egiteko. Mundu mailako kanpaina mobilizazio handietarikoa da Planetaren ordua  Klima aldaketaren kontrako borrokan. WWF-k antolatuta, ekimen hau 2007an sortu zen Sidneyn eta harrezkero 160 herrialdetako  7.000 hiri eta herri baino gehiagoko    parte hartzeak lortu ditu, ikastetxeak eta entitateak gehitu egin dira energia garbietan oinarritutako etorkizuna posible dela erakusteko.

Ekoetxea Urdaibai Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta txebizitza Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako ozietate Publikoaren bitartez.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iarriolal
    2017.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    @Torremadariaga #UrarenMunduEguna eta #PlanetarenOrdua ospatuko ditu asteburu honetan ➡️ https://t.co/wj9YKHpkgr https://t.co/KnvCBSgMNP

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Ekoetxea Urdabaik #UrarenMunduEguna eta #PlanetarenOrdua ospatuko ditu asteburu honetan https://t.co/fwO6CbDeBB https://t.co/V1UNe7lmrz

  • @Open_Govern
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Ekoetxea Urdaibai celebra este fin de semana el #DíaMundialDellAgua y #LaHoraDelPlaneta https://t.co/KuB9wsXlKt https://t.co/wfGOz8Kpym

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak