Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriarte Miguel Angel Moratinos Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareko presidentearekin elkartu da

2017.eko martxoak 22

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearekin batera, bilera izan du gaur goizean Miguel Ángel Moratinos Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareko –REDS– presidentearekin.   REDS sartuta dago Nazio Batuen Sustainable Development Solutions Network (SDSN) sare globalean. Horren helburua da esparru akademikoan bultzatzea NBEk 2015ean onartutako Agenda 2030ean bildutako iraunkortasun-printzipioak.

Uriarte sailburuarekin bildu aurretik, Miguel Ángel Moratinos Iñigo Urkullu Lehendakariak hartu du, eta gauza bere egin du ondoren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarekin.

2015eko irailaren 25ean, munduko buruzagiek, Nazio Batuen gailur historikoan bilduta, Garapen Iraunkorrerako Agenda 2030 onartu zuten. Agendan helburu global batzuk (garapen iraunkorrerako helburuak – GIH) barne hartzen dira pobreziaren era guztiei amaiera emateko, desberdinkeria murrizteko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, aldi berean, inor atzean geratu gabe. Laburbilduz, gida unibertsal, zeharkako, integratu, zatiezin eta eraldatzailea da, datozen 15 urteetan garapen ekonomiko eta sozialeko programak eta ingurumen-programak bideratuko dituena, edonon bizi garela ere.

Basque Country 2030 Agenda

Mundua eraldatzeko 17 helburu dira, Eusko Jaurlaritzak bere egin dituenak. Horregatik, Basque Country 2030 Agenda prestatzeko lanean ari da GIHak abian jartzearren. EAEren ibilbide-orri horrek zenbait konpromiso zehatz eta ebaluazio-mekanismo bilduko ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren nahia da NBEk horiek egiaztatu eta baliozkotzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Angel Moratinos