Berriak Lehendakaritza
Eu

Herritarrek positibotzat jo dute Euskadiren egungo egoera

2017.eko martxoak 23

 Azken  Euskal Soziometroak Eusko Jaurlaritza berriari buruzko iritziak eta hari buruz espero dutena jaso du

Euskal herritarrek Euskadiren egungo egoerari buruz duten pertzepzioa oso positiboa da (6,0, 0tik 10erako eskalan) eta 2013an hasitako hoberako joerari eusten dio, gaur Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitara eman duen azken euskal soziometroaren arabera. Bestalde, egoera pertsonalaren pertzepzioa 10tik 6,4 puntutan mantendu da eta urtebete barrurako espero dutenari buruz ere baikorrak dira herritarrak.

Azterlana, oraingoan, EAEko herritarrek Eusko Jaurlaritza berriari buruz dituzten jarrera eta iritziak eta hari buruz espero dutena jasotzen zentratu da. Landa lana 2017ko otsailaren 7a eta 13a bitartean egin zen, aurrez aurre 2.268 lagun elkarrizketatuz EAEko hiru lurraldeetan.

Arazo nagusiei dagokienez, herritarrek lan merkatuari lotutakoak aipatu dituzte berriz ere, gainerakoak baino askoz gehiago (%79k hiru arazo nagusien artean aipatu dituzte). Bigarren lekuan arazo ekonomikoak aipatu dira gehien (%15), eta ondoren egoera politikoa (%12), etxebizitza eta etxe-gabetzeak (%9) eta zerbitzu publikoen funtzionamendua eta hedadura eta laguntzak (%9).

Jaurlaritza honek eragiten dien konfiantza maila dela eta, herritarrek, 0tik 10erako eskalan, 5,2 puntutan kokatu dute, aurreko Jaurlaritzari bere lehenengo hilabeteetan eman zioten konfiantza baino apur bat altuagoa (5,0). Herritarrek, halaber, oniritzia eman diote gobernu berriari esperientzian (6,2), eraginkortasunean (5,4) eta akordioetara iristeko gaitasunean (5,4).

Euskal buruzagi politikoen balorazioa ere hobetu da.

 Informazio gehiago hemen

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @luistxo
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    Galdera, hor erantsitakoa. Soziometroa sarean hemen: https://t.co/Md5WUFUImv https://t.co/14kZIxi4rG

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [SOZIOMETROA] Herritarrek positibotzat jo dute Euskadiren egungo egoera ➡ https://t.co/SAFofjE0Ed

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak