Eu

Jaurlaritzak % 2,5era igo du 2017ko hazkunde aurreikuspena eta % 2,2an finkatu du 2018koa

2017.eko martxoak 22
  • Goranzko joerak berretsi ditu prezioetan
  • Lan-merkatuaren datuek 15.000 enplegu ingururen sorrera adierazten dute 2017an eta 13.000 ingurukoa 2018an
  • Langabezia-tasa % 12,1 dela kalkulatzen da 2017rako, eta % 11,7raino iritsiko da batez beste 2018rako
  • Prezioen azelerazio nabarmena ikusten da, 2017ko lehen hilabeteetan berretsi dena, otsailean % 2,9ko gorakada batekin
  • Une honetan, % 0,9ko diferentzia positiboa dago Europaren aldean

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak joera berriak egiaztatu ditu prezioen arloan, 2017 eta 2018rako hazkunde-aurreikuspenak ezartzen dituztenak, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak argitaratzen duen 2016ko laugarren hiruhilekoko Euskal Ekonomiaren Hiruhileko Txostenean jasota dagoen bezala. KPI 2016 ekitaldiaren urteko batez besteko gisa zero inguruan mantendu zen. Urtearen amaieran, berriz, prezioen azelerazio nabarmena ikusi da, 2017ko lehen hilabeteetan berretsi dena, otsailean % 2,9ko gorakada batekin. Une honetan, % 0,9ko diferentzia positiboa dago Europaren aldean. Prezioen bultzada hori BPGd-aren deflatoreetan islatuko da eta hazkunde-aurreikuspenak markatuko ditu 2017 eta 2018rako. Ingurune makroekonomikoari buruz dauden datuek zein euskal ekonomiaren adierazleek euskal ekonomiaren 2017ko koadro makroekonomikoa eguneratzeko aukera eman dute, bi hamarreneko goranzko berrikuspen batekin (2,5), eta 2018. urteari dagozkion datuak kalkulatzeko (% 2,2).   

Aurrerapen ekonomiko horrek eragin positiboak izango ditu lan-merkatuan, enplegu-tasan igoera eta langabezia-tasan jaitsiera ekarrita. Lan-merkatuari buruzko aldagaien perspektiba berriek enpleguaren % 1,7ko gehikuntza islatzen dute 2017an eta % 1,4koa 2018an.

Datu horiek 15.000 enplegu inguru sortzea ekarriko dute 2017an eta 13.000 enplegu inguru 2018an. Bestetik, langabezia-tasa % 12,1 dela kalkulatzen da 2017an, eta % 11,7raino iritsiko da batez beste 2018rako. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak legealdi honen amaieran langabezia-tasa % 10aren azpitik murrizteko duen helburua bateragarria da aldagai horrentzat aurreratzen diren jaitsierekin.

Euskal ekonomiaren hazkundea BPGd-aren % 3,1an kokatu zen urteko batez bestekoan 2016an, bi hamarren 2015eko emaitzaren gainetik. Iaz aurreikusitako desazelerazioa espero zena baino arinagoa izan da, lehen hiruhilekoko % 3,3tik azken tarteko % 2,9ra igarota. Berriki ezagutu den Lan Kostuaren Inkestak erakusten du 2016 ekitaldia langileko guztizko lan-kostuaren portaera negatiboko batez besteko tasa batekin (% -0,9) itxi dela, eta horrela berretsiko litzateke guztizko lan-kostuak murrizteko 3 urteko joera. Guztizko lan-kostuaren murrizketa hori aldatu egiten da orduko lan-kostuaren kasuan: % 0,1eko gehikuntza arin bat erakusten du 2015ean eta % 0,4koa 2016an. Hitzarmenetan itundutako soldatek, berriz, goranzko joera oso arina erakusten dute, % 1ekoa 2016an, 2017ko urtarrilean % 1,6ra iritsi dena (behin-behineko datuak). 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [ECONOMÍA VASCA] El Gobierno eleva la previsión de crecimiento de 2017 al 2,5% y fija en el 2,2% la de 201… https://t.co/Frba3t7O0c

  • @ConsejeroD7
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [EUSKAL EKONOMIA] Jaurlaritzak % 2,5era igo du 2017ko hazkunde aurreikuspena eta % 2,2an finkatu du 2018ko… https://t.co/4VnJpg1nvf

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [ECONOMÍA VASCA] El Gobierno eleva la previsión de crecimiento de 2017 al 2,5% y fija en el 2,2% la de 201… https://t.co/uLBrzvYNEr

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia: [EUSKAL EKONOMIA] Jaurlaritzak % 2,5era igo du 2017ko hazkunde aurreikuspena eta % 2,2an finkatu du 2018ko… https://t.co/bzgl7PiLUa

  • @jlarrag
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: Informe trimestral del cuarto trimestre de 2016. @Gob_eus https://t.co/eb3rwCIFHD