Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Eu

Iturbaskeko profesionalak Idiazabalgo Gaztaren Ibilbidera hurbildu dira

2017.eko martxoak 22

Bisitaldia  Itourbask turismo bulegoetako teknikariek egiten dituzten fam trips-ei lotuta dago, Turismo-baliabideei buruzko lehen eskuko informazioa izate aldera.

Gaur, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak, Maider Etxebarriak,  Itourbaskeko teknikariei eguneroko ahalegina eta “Euskadira egiten duten bidaia esperientzia paregabea izan dadin bisitariei ematen zaien tratua” eskertu die. Hartara, Turismo zuzendariak zehaztu duen moduan; Euskadi Esperientziaren bidez “bisitaria denbora luzeago geratzea, errepikatzea eta gure enbaxadorerik onena bihurtzea lortu ahalko dugu”

 Teknikariek zuzenean  ezagutu dute  Idiazabal Gaztaren Ibilbidea Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatutako fam trip-ean edo  harremanetan jartzeko bidaian.

Turismo-agenteak GR 283- Idiazabal Gaztaren Ibilbidearen proiektuaren aurkezpenera joan dira. Ibilbide honek Idiazabalgo gaztak duen produkzio-zikloa hasieratik bukatu arte ezagutzeko aukera ematen du. Hau guztia, ardiak bazkatzen diren Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletatik hasita, gazta egiten duten gaztandegiak eta gazta saltzeko azokak bisitatuz, izena ematen dion herriraino, Idiazabal.

Bisitaldiak Delikatuzetik jarraitu du, Ordiziako Elikadura eta Gastronomia Gunetik,  Ordiziako Azokatik eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrotik.

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gernikaturismo
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Los profesionales de Itourbask se acercan a la ruta del queso Idiazabal. vía @Irekia https://t.co/QXdq4lwEDX https://t.…

  • @RteIkea
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Los profesionales de Itourbask se acercan a la ruta del queso Idiazabal. vía @Irekia https://t.co/QXdq4lwEDX https://t.…

  • @rutaidiazabal
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Los profesionales de Itourbask se acercan a la ruta del queso Idiazabal. vía @Irekia https://t.co/QXdq4lwEDX https://t.…

  • @Deba_Turismo
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Los profesionales de Itourbask se acercan a la ruta del queso Idiazabal. vía @Irekia https://t.co/QXdq4lwEDX https://t.…

  • @UrolaTurismo
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Los profesionales de Itourbask se acercan a la ruta del queso Idiazabal. vía @Irekia https://t.co/QXdq4lwEDX https://t.…

  • @i_Euskadi
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Los profesionales de Itourbask se acercan a la ruta del queso Idiazabal. vía @Irekia https://t.co/QXdq4lwEDX https://t.…

  • @LoliShiva
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Los profesionales de Itourbask se acercan a la ruta del queso Idiazabal. vía @Irekia https://t.co/QXdq4lwEDX https://t.…

  • @Basquetour_eus
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Los profesionales de Itourbask se acercan a la ruta del queso Idiazabal. vía @Irekia https://t.co/QXdq4lwEDX https://t.co/eZfh9cYrSx

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)