Berriak
Eu

URAk Fadurako zubi berria irekiko du gaur

2017.eko martxoak 22

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saialari atxikitutako Uraren Euskal Agentziak behin betiko ireki berri du gaur Fadurako zubia, berebilen trafikoarako ere. 

Zubi berriak 18 metro luze eta 13 metro zabal ditu (autoentzako 5 metroko bidea, oinezkoentzako bi espaloi —2,5 metro luze bakoitza— eta 3 metroko bidegorria) eta hormigoi armatu aurreatezatuzko habeez osatua dago. 

Era berean, Krainer deritzon bioingenieritza-teknikaren bidez,  haritz-zura eta sahats-zutoinak aldaxkatzea baliatuz,  30 m luzerako tarte bat egonkortu du,   kirol esparrua zeharkatzen duen Gobela ibaiaren tarte batean. 

Lanok 775 metro luzeko tartean egin dira; eta 2,6 milio euroko inbertsioa behar izan dute. 

Datozen asteetan, zubitik ibaian gora eta behera, Gobela ibaia   polikiroldegiaren tartean zeharkatzen duen oinezkoentzako pasabidea berria bukatu eta ur-hornidurarako hoditeri-tarte bat ordezkatuko da. 

Ekintza horrekin lan hauek guztiak osatu dira Gobelako arroan: ordezkatutako zazpi zubi (Lexarreta, Jolaseta, Salsidu, Leioa, Gobelako Metro-geltokia eta Villa de Plentzia) eta oinezkoentzako bi pasabide (Fadura eta El Carmen). Hortaz, oro har, 9 azpiegitura berri Gobela zeharkatzeko, ahalmen hidrauliko handiagorekin, Cristóbal Valdés-eko hustubidetik (Errekaganeko Polikiroldegiaren aurrean) Berangora doan tartean.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @monicapedrlan
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: @uraEJGV abre hoy el puente de Fadura en #Getxo ➡️ https://t.co/eA4DBR0qLL https://t.co/NVKi9hHXXj

  • @uraEJGV
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    #uraejgv abre hoy el puente de #Fadura en #Getxo https://t.co/Aue5LlmvGI https://t.co/oUC4ZDWSEJ

  • @uraEJGV
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    @uraejgv #Fadurako zubi berria irekiko du gaur https://t.co/OecSRHKY2D https://t.co/GIgyx3Z11O

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)