Eu

Gaur Uraren Mundu eguna da: hondakin-urak buruan

2017.eko martxoak 22

Gaur Uraren Mundu eguna da: besteak beste, ur-beharrizanak asetzeko gonbita, ingurune urtarrean ahalik eta erasan txikienak sortuz. Aurten Nazio Batuetako ur-sailak aukeratutako gaia: “Ura eta Hondakin-urak”. Munduan pertsonen beharrizanak asetzeko ur-kantitate eta –kalitatea egoerak askotarikoak dira; gaurko egunak gogorarazten du herrialde askotan hondakin-urak baliabide berregitea baino ez dutela beharrizanak asetzeko. 

Milurteko helburuak lortzeko, uraren esparruan herrialdeen arteko lankidetzaren beharraz gogorarazteaz gain —herrialde asko eta askoren ur-eskasiari aurre egite aldera—, egun honek agerian uzten du EAEn, mundu mailakoa egoera asko eta askorekin erkatuta, bizi dugun ia abantailezko egoera: bai gure klimek ahalbidetzen diguten euriengatik, bai erakundeen kudeaketagatik, baita herritarren kontzientziazioagatik. 

Dena dela, gaurko egunak badu bestelako ohartarazpen bat ere: kontsumitzen dugun ura erabilitakoan, isurketek ahalik eta kalte txikien sortzea lortu behar dela ingurune urtarrean (lehen ur-hartzea ere jaso duena). Are gehiago jakinda Euskadi ingurune urtarretik hartzen den uraren %70a etxeko hornidurarako erabiltzen dela. 

Azken hamarkadetan, ur-masen egoerak nabarmen egin du hoberantz: erakundeen lankidetzari eta zer esan handia duten sektoreek industria-isurketak hobetzeko egindakoari lan eskergari esker. Oinarrizko saneamendu-azpiegitura asko burutu egin da azken hamarkadetan, eta erkidegoko hainbat arroetarko ur-masen egoera izan du isla zuzen. 

Alabaina, egindako ahaleginak eta lortutako hobkuntzak gorabehera, hiri eta herrietan nahiko tratatu gabeko isurketek EAEko ingurune urtarrean arazoak sortzen dituzte oraindik ere: 

  • Oinarrizko saneamendu-azpiegiturak egiteke edota martxan jartzeke dira; eta badira aglomerazioak non ondo legoke aldameneko herrigune txikiagoen hondakin-urak biltzea, saneamendu-sarea nagusia bertara helaraziz. 
  • Martxan diren HUA batzuetan diseinua edota funtzionamendua zuzendu behar dira. 
  • Herri eta hirietako saneamendu-sistema nagusiak egin badira ere, bestelako kutsadura-iturriak ere atzeman dira: ekaitz-uren arintzeak, konexio eskasa, sistema orokorrera bideratu gabeko isurketak… Horiek guztiek atzeman eta konpontzeko erronka nabarmena da. Horrelako kutsadura-mota ere atzeman daiteke herrigune txikiagoetan edota isolatutako guneetan (isurketa, arintzeak, ondo mantendu gabeko hobi septikoak…). 
  • Herri eta hirietako saneamendu-sistemetako isurketen hein nabarmena da industria-jarduerei dagokiena. Azken horiek HUAra heltzen den kutsadura-kargaren zati garrantzitsu baten jatorri dira; HUAk ez dira beti gai isurketa-mota horiei aurre egiteko. 
  • Lurraldearen zonalde jakin batzuetan, ur-zerbitzuak kudeatzen dituzten erakunde hornitzaileek ahalmen tekniko eta ekonomiko mugatua dute; txikiegiak, tokian toki, askotan. Horiek hornidura eta saneamendu zerbitzuen berrantolatzea beharko lukete, eskualde edota arroka oinarritutako irtenbideak lehenetsiz, epe luzera ere, ingurumen, kudeatze eta ekonomiaren ikuspuntutik zerbitzu jasangarriak egiteko. 

Ondorioz, uraren kalitateraren hobekuntza aurretik daukagun aztergai garrantzitsua da ur masen egoera ekologiko ona lortzeko bidean. Erronka handi horren aurrean honako behar hauek egongo lirateke: alde batetik azpiegiturak eraiki horiek ez duten lekuetan eta, beste alde batetik, azpiegiturak egokitu aurreikusitako ingurumen-helburuak oraindik bete ez dituzten lekuetan. 

Gogoratu beharra dago, halaber, indarrean dauden Plan Hidrologikoek 2016-2021 aldirako 460 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusten dutela EAEren esparruan mota horretako ekintzak aurrera eramateko, eskumena duten erakudeen artean egin beharrekoak. 

Era berean, ezinbestekoa da lurralde osoan hornidura eta saneamendu zerbitzuen kudeaketak ahalmen tekniko eta ekonomiko nahikoa izatea zerbitzuaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko eta ondorioz, ingurumen urtarraren egoera ekologikoan erasana txikiagoa izateko. 

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @amurriohauxeda
    2018.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hoy se celebra el #DíaMundialDelAgua dedicado a las aguas residuales ➡ https://t.co/11oRLqNIzz https://t.co/xS7G8cJNTI

  • @PSE_EE_LEGAZPI
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Hoy se celebra el #DíaMundialDelAgua dedicado a las aguas residuales ➡ https://t.co/bNE8ehMxWM https://t.co/cpqYK5Utol

  • @luor33
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hoy se celebra el #DíaMundialDelAgua dedicado a las aguas residuales ➡ https://t.co/11oRLqNIzz https://t.co/xS7G8cJNTI

  • @asensioji
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Hoy se celebra el #DíaMundialDelAgua dedicado a las aguas residuales ➡ https://t.co/bNE8ehMxWM https://t.co/cpqYK5Utol

  • @monicapedrlan
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Hoy se celebra el #DíaMundialDelAgua dedicado a las aguas residuales ➡ https://t.co/bNE8ehMxWM https://t.co/cpqYK5Utol

  • @alain2c
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hoy se celebra el #DíaMundialDelAgua dedicado a las aguas residuales ➡ https://t.co/11oRLqNIzz https://t.co/xS7G8cJNTI

  • @PicconeSaponara
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hoy se celebra el #DíaMundialDelAgua dedicado a las aguas residuales ➡ https://t.co/11oRLqNIzz https://t.co/xS7G8cJNTI

  • @palomagil_gil
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: Hoy se celebra el #DíaMundialdelAgua dedicado a las aguas residuales https://t.co/gw6H0UnIFA #WorldWaterDay https://t.co/OSY

  • @vg_ataria
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: Hoy se celebra el #DíaMundialdelAgua dedicado a las aguas residuales https://t.co/gw6H0UnIFA #WorldWaterDay https://t.co/OSY

  • @taponceteveloz
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @iarriolal: Hoy se celebra el #DíaMundialDelAgua dedicado a las aguas residuales ➡ https://t.co/bNE8ehMxWM https://t.co/cpqYK5Utol

  • @iarriolal
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Gaur #UrarenMunduEguna da: hondakin-urak buruan ➡️ https://t.co/SpBY5D81AH https://t.co/MphDSKTkre

  • @iarriolal
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Hoy se celebra el #DíaMundialDelAgua dedicado a las aguas residuales ➡ https://t.co/bNE8ehMxWM https://t.co/cpqYK5Utol

  • @LuciaSEOEuskadi
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: Hoy se celebra el #DíaMundialdelAgua dedicado a las aguas residuales https://t.co/gw6H0UnIFA #WorldWaterDay https://t.co/OSY

  • @uraEJGV
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Hoy se celebra el #DíaMundialdelAgua dedicado a las aguas residuales https://t.co/gw6H0UnIFA #WorldWaterDay https://t.co/OSYvb8Bhd2

  • @uraEJGV
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Gaur #UrarenMunduEguna da: #hondakin-urak buruan https://t.co/a0c1gKsTc0 #WorldWaterDay https://t.co/5tetVjxWKs

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak