Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Mutualiaren Gasteizko egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldian izan da

2017.eko martxoak 22

Iñigo Urkullu lehendakaria Mutualiaren Vitoria-Gasteizko Asistentzia Zentro berria eta Lurralde Zuzendaritzaren egoitza inauguratzeko ekitaldian izan da. Zentroan Arabako 60.000 langiletik gora artatu ahal izango dira eta osasun eta errehabilitazio zerbitzua emango zaie, eta lehendakariaren esanetan etorkizunera begirako inbertsioa da eta euskal osasun-sistema “erreferentziazko eta kalitatezko sistematzat hartzen eta gizarteak sisteman konfiantza izaten lagunduko du”.

Asistentzia Zentro berriaren inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako beste hainbat kidek ere parte hartu nahi izan dute, besteak beste, Ekonomiaren Garapeneko eta Enpleguko sailburu Arantxa Tapiak, Osasuneko sailburu Jon Darpónek eta Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék. Ekitaldian izan dira Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Espainiako Gobernuaren ordezkari Javier de Andrés, eta Mutualiaren presidente Urtsa Errazti eta zuzendari kudeatzaile Ignacio Lekunberri ere.

Mutualiak 11 milioi euroko inbertsioa egin du, horietatik zortzi egoitza eraikitzen erabili dira eta hiru ekipamenduan, eta erresonantzia magnetikoaren, erradiologia konbentzionalaren edo ekografiaren esparruko teknologiarik berrienak jarri dira. Era berean, kirurgia handi anbulatorioa egiteko hornitutako ebakuntza-gela bat ere badago, eta errehabilitaziorako solairu osoa, gimnasio eta hidroterapia eta guzti. 

Lehendakariak azpimarratu du Mutualiak erakunde eta enpresekin egiten duen ahalegina eta lana, eta esan du argi duela arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza “erreferentziazko eredua dela herrialderik aurreratuenetan” eta “ezinbestekoa” osasun-sistema hobetzen jarraitzeko. Bestalde, lantaldea osatzen duten 600 profesional baino gehiagok egiten duten lana eskertu du.

Mutualiatik jakinarazi dutenez, zentro honek erresoluzio handiko kontzeptu sanitario berri bat irudikatzen du, helburu duena erantzun-denborak murriztea arreta espezializatuaren, goi-teknologiako ekipamenduen edo ospitaleratu beharrik gabeko kirurgiaren bidez, eta adierazi dute ospitaleratze tradizionalaren alternatiba bat dela azken hori, eta horri esker arreta hobea eman ahal izango zaiela mutuako langileei. Mutualiaren Asistentzia Zentroa eta Arabako Lurralde Zuzendaritza hartu dituen eraikina lehen erakundearen Ondare Historikoarena zen aparkalekuko lursailetan eraiki da, eta  M. Carmen Gómez Puente eta Luis Gómez Puente arkitektoek diseinatu dute. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mutualiaeus
    2017.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ·@IUrkullu Lehendakaria @mutualiaeus-ren Gasteizko egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/m5KS3yYLLZ

  • @pmji25
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ·@IUrkullu Lehendakaria @mutualiaeus-ren Gasteizko egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/m5KS3yYLLZ

  • @NachoNacholek
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ·@IUrkullu Lehendakaria @mutualiaeus-ren Gasteizko egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/m5KS3yYLLZ

  • @Josetxo53
    2017.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: ·@IUrkullu Lehendakaria @mutualiaeus-ren Gasteizko egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/m5KS3yYLLZ

Ekitaldiko kargudunak